Gaur 75 urte sortu zen lehen euskal gobernua izan dute gogoan
1936. urteko urriaren 7an sortu zen lehen euskal gobernua gogora ekartzeko ekitaldia egin dute gaur Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Han izan dira baita gobernu hori sortu zutenen senideak be. Hain zuzen, lehendakari izandako Jose Antonio Agirreren senideak eta bere gobernua osatu zuten gainontzeko kideena be. Horiek guztiak, eta gaurko egunean batez be, horiek guztiak gogoan izan behar direla esan du Patxi Lopez lehendakariak: Telesforo Monzon, Jesus Maria Leizaola, Heliodoro de la Torre, Ramon Maria Aldasoro, Juan de los Toyos, Santiago Aznar, Juan Gracia, Juan Astigarrabia, Gonzalo Nardiz eta Alfredo Espinosa. Abertzaleak, sozialistak eta errepublikarrak, denak batu zituen lehen gobernu horrek. “Gaur, 75 urte geroago, zabala eta barneko desberdintasunak onartzeko gai izango dena euskal gizartea gura dugu”, aipatu du Lopezek. “Elkarbizitzaren alde lan egin behar dugu, norbanakoak bere identitatea mantendu ahal izateko eta askatasunean bizitzeko aukera izan dezan”. Era berean, lehen euskal gobernua sortu zuten horien lana goraipatu gura izan du Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako lehendakari sozialistak. “Gure autogobernuaren sortzaileak omendu behar ditugu; gerra garaian herri baten oinarri sendoak jartzeko gai izan zirelako”. Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, politika arloko hainbat aurpegi ezagun batu dira gaur Jaurlaritzaren urteurrena gogoratzeko ekitaldi horretan; besteak beste, han izan dira Karlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakari [...]
1936. urteko urriaren 7an sortu zen lehen euskal gobernua gogora ekartzeko ekitaldia egin dute gaur Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Han izan dira baita gobernu hori sortu zutenen senideak be. Hain zuzen, lehendakari izandako Jose Antonio Agirreren senideak eta bere gobernua osatu zuten gainontzeko kideena be. Horiek guztiak, eta gaurko egunean batez be, horiek guztiak gogoan izan behar direla esan du Patxi Lopez lehendakariak: Telesforo Monzon, Jesus Maria Leizaola, Heliodoro de la Torre, Ramon Maria Aldasoro, Juan de los Toyos, Santiago Aznar, Juan Gracia, Juan Astigarrabia, Gonzalo Nardiz eta Alfredo Espinosa. Abertzaleak, sozialistak eta errepublikarrak, denak batu zituen lehen gobernu horrek. “Gaur, 75 urte geroago, zabala eta barneko desberdintasunak onartzeko gai izango dena euskal gizartea gura dugu”, aipatu du Lopezek. “Elkarbizitzaren alde lan egin behar dugu, norbanakoak bere identitatea mantendu ahal izateko eta askatasunean bizitzeko aukera izan dezan”.
Era berean, lehen euskal gobernua sortu zuten horien lana goraipatu gura izan du Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako lehendakari sozialistak. “Gure autogobernuaren sortzaileak omendu behar ditugu; gerra garaian herri baten oinarri sendoak jartzeko gai izan zirelako”.
Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, politika arloko hainbat aurpegi ezagun batu dira gaur Jaurlaritzaren urteurrena gogoratzeko ekitaldi horretan; besteak beste, han izan dira Karlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak, barne sailburu ohi Juan Maria Atutxa, Joseba Arregi kultura sailburu ohi eta jeltzale ohia, Araba Buru Batzarreko presidente Iñaki Gerenabarrena, Aralarreko legebatzarkide Aintzane Ezenarro, Bilduko batzarkide Zuriñe Gaintza, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño eta alderdi sozialistako hainbat ordezkari; Jose Antonio Pastor, esaterako. Alfredo Espinosa: “Gizarteak ez luke ahaztu behar”
Agirre lehendakariaren gobernuan osasun kontseilari izan zen Alfredo Espinosa errepublikarra. Haren seme, Alfredo Espinosa, be Gernikan gaur gindako ekitaldian izan da. Hala, urte asko igaro diren arren, gaurko bezalako omenaldiak beharrezkoak direla uste du, “gizarteak ez luke ahaztu behar”. Urte eta erdi zituela fusitau zuten bere aita.
Leizaolaren iloba be uste berekoa da. Lehen gobernua sortu zen egun hura gogoan izatea garrantzitsua dela aipatu du; haren aititek eta haren gobernukideek Euskal Herriaren alde egindakoaren aitortza delako.