Argentinako Rosarioko Euskal Etxera gonbidatu dute Gernika-Lumoko alkatea
Rosarioko (Argentina) Zazpirak Bat euskal etxeko ordezkariak hartu zituen atzo Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Duela astebete heldu ziren argentinarrak Euskal Herrira, eta Gernikan izan ziren atzo. Euskal Etxea sortu zutenaren mendeurrena be...
Rosarioko (Argentina) Zazpirak Bat euskal etxeko ordezkariak hartu zituen atzo Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Duela astebete heldu ziren argentinarrak Euskal Herrira, eta Gernikan izan ziren atzo. Euskal Etxea sortu zutenaren mendeurrena beteko da 2012an, eta hori ospatzeko Euskal Herriko politikari abertzaleen eta kultura arloko jende esanguratsuaren ordezkaritza gonbidatu gura dituzte; tartean, Gernika-Lumoko alkatea. Era berean, arbasoen lurraldera etortzea beraientzat oso esanguratsua eta garrantzitsua dela aipatu zuten Euskal Etxeko ordezkariek.