Abendura arte preso edukiko dute Gogeaskoetxea, Londresen
Eneko Gogeaskoetxea abendura arte, behin-behinean, preso izateko agindua emon zuen atzo Westminsters-ko (Londres) Auzitegiko epaile batek. Hain zuzen, abenduaren 14tik 16ra egingo dute Gogeaskoetxea espainiaratzeari buruzko epaiketa. Hamabost delituren...
Eneko Gogeaskoetxea abendura arte, behin-behinean, preso izateko agindua emon zuen atzo Westminsters-ko (Londres) Auzitegiko epaile batek. Hain zuzen, abenduaren 14tik 16ra egingo dute Gogeaskoetxea espainiaratzeari buruzko epaiketa. Hamabost deliturengatik eskatu du Espainiak haren estradizioa.
Atzoko auzi saioan jakinarazi zioten Gogeaskoetxeari hamabosgarren deitu horrengatik be epaitu egingo dutela; 1996ko abenduaren 22an Beranturiko Enher enpresaren aurka lehergaiak jartzeagatik, alegia.