108 abelburu hartuko ditu Urriko Lehenengo Asteleheneko azokak
Urriaren 2an eta 3an izango da Gernika-Lumon Pirenaika Arrazako XXVI. Euskal Herriko Lehiaketa, eta aurreko urteetako datuak mantenduz, 23 ganadutegitako 108 abelburu hartuko ditu Santa Ana aparkalekuak domekan eta astelehenean. Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Bizkaitik etorriko dira ganadutegiak lehiaketara.
Iñaki Gorroño Eria arloko zinegotziak eta Koldo Bilbao lehiaketaren koordinatzaileak azaldu dutenez, bederatzi ataletan banatuta egongo da lehiake; zazpi emeena izango da eta bi arrena. Atal bakoitzeko lehenengo hirurek jasoko dute saria.
Bestetik, umatutako emeen enkantea izango da aurten be. Zehazki, 31 eme aterako dituzte enkantera.
Beti bezala, Eusko Labeldun okela dastatzeko aukera edota hainbat produktu erosteko aukera izango da aurtengo azokan.