«Espero baino hobeto» ibili da Kepa Ruiz Xixongo Munduko Txapelketan
Kepa Ruiz duatleta mundakarrak “pozarren” amaitu zuen Xixongo (Asturias; Espainia) Munduko Txapelketa iragan zapatuan. Munduko onenekin batera lehitu zen lehenengo biderrez, eta hamabigarren postuan amaitu zuen lasterketa. Ruizen hitzetan, “oso gustora amaitu nuen lasterketa, espero baino hobeto moldatu nintzelako”. Gizonezkoen elite mailako lasterketa, erritmoa altuan hasi zuten parte hartzaileek, eta hasieratik apurtu zen lasterketa. Hala, “buruagaz” jokatzea erabaki zuen Ruizek. Azaldu duenez, “kilometroak egin ahala hobeto sentitu nintzen, eta aurkariak atzean uzten hasi nintzen”. Duatleta askok, hasierako esfortsua ordaindu zutela argudiatzen du. Ruizek “moralez gainezka” amaitu du denboraldia, bere burua munduko onenen alboan ikusi duelako. Entrenamendu gogorrak eginez gero, “maila ona” emon dezakeela erakutsi du, eta datorren denboraldiari begira jarri da. Munduko Txapelketa lehiatzea, “handia” izan da bertoko kirolariarentzat, baina egindako lana hobetu dezakeela uste du. Hala, munduko txapelketara bueltatu gura du. Ruizek jakinarazi duenez, “lasterketaren ibilbidea ez zen guztiz egokia niretzat”. Izan be, bizikleta saioa leunegia zela dio. Aldapak egonez gero, emaitza hobea lortuko lukela uste du, baina “lortutakoagaz pozik” dago. “Ezin dut gehiago eskatu” dio; 70 kirolarik hasi zuten lasterketa, eta hamabigarren postuan amaitzea lortu zuen. Mundakarrarentzat, “esperientzia izugarria” izan da Munduko Txapelketa lehiatzeko aukera izatea. Munduko onenen artean “gustora” ibili da, eta hori da garrantzitsuena bere ustez. [...]
Kepa Ruiz duatleta mundakarrak “pozarren” amaitu zuen Xixongo (Asturias; Espainia) Munduko Txapelketa iragan zapatuan. Munduko onenekin batera lehitu zen lehenengo biderrez, eta hamabigarren postuan amaitu zuen lasterketa. Ruizen hitzetan, “oso gustora amaitu nuen lasterketa, espero baino hobeto moldatu nintzelako”.
Gizonezkoen elite mailako lasterketa, erritmoa altuan hasi zuten parte hartzaileek, eta hasieratik apurtu zen lasterketa. Hala, “buruagaz” jokatzea erabaki zuen Ruizek. Azaldu duenez, “kilometroak egin ahala hobeto sentitu nintzen, eta aurkariak atzean uzten hasi nintzen”. Duatleta askok, hasierako esfortsua ordaindu zutela argudiatzen du.
Ruizek “moralez gainezka” amaitu du denboraldia, bere burua munduko onenen alboan ikusi duelako. Entrenamendu gogorrak eginez gero, “maila ona” emon dezakeela erakutsi du, eta datorren denboraldiari begira jarri da.
Munduko Txapelketa lehiatzea, “handia” izan da bertoko kirolariarentzat, baina egindako lana hobetu dezakeela uste du. Hala, munduko txapelketara bueltatu gura du.
Ruizek jakinarazi duenez, “lasterketaren ibilbidea ez zen guztiz egokia niretzat”. Izan be, bizikleta saioa leunegia zela dio. Aldapak egonez gero, emaitza hobea lortuko lukela uste du, baina “lortutakoagaz pozik” dago. “Ezin dut gehiago eskatu” dio; 70 kirolarik hasi zuten lasterketa, eta hamabigarren postuan amaitzea lortu zuen.
Mundakarrarentzat, “esperientzia izugarria” izan da Munduko Txapelketa lehiatzeko aukera izatea. Munduko onenen artean “gustora” ibili da, eta hori da garrantzitsuena bere ustez. “Asko sufritu arren, gozatzeko aukera izan nuen” azaldu du.
Lasterketa, bestalde, Sergio Silva portugaldarrak irabazi zuen. Minutu eta hamasei segundu galdu zituen helmugan Mundakako duatletak.