Bilbotar batek Autzaganeko errepide kontrol batean kolpeak eta mehatxuak jaso izana salatu du AAMk
Eguenean, bilbotar batek Autzaganeko errepide kontrol batean Espainiako Poliziaren kolpeak eta mehatxuak jaso zituela salatu du gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Poliziak gaztearengana joan, burutik heldu eta autoaren aurka kolpatu zuela adie...
Eguenean, bilbotar batek Autzaganeko errepide kontrol batean Espainiako Poliziaren kolpeak eta mehatxuak jaso zituela salatu du gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Poliziak gaztearengana joan, burutik heldu eta autoaren aurka kolpatu zuela adierazi du AAMk, prentsa oharraren bitartez.
Ondoren, gaztea galdekatzeari ekin ziotela aipatu du AAMk, aurreko egunean Kukutza Bilboko Errekaldeko gaztetxean izandako gertaeren harira. “Gazteari esan zioten bazekitela Errekaldeko istiluetan ibili zela eta ea zaborrontziak berak erre zituen galdezka hasi zitzaizkion. Honek erantzun zien bera ez zela Errekalden izan. Beste bi kolpe eman zizkioten buruan. Une horretatik aurrera poliziek bi aukera eskaini zizkioten: zaborrontziak erretzen nor ibili zen esateko eta lanera joango zela, edo bestela, atxilotu eta polizia etxera eramango zutela handik. Gazteak uko egin zion xantaian sartzeari. Egoera hori bost edo sei aldiz errepikatu zen. Azkenean kontroletik alde egiten utzi zieten”.