Urrian hasita, hainbat ikastaro eskainiko ditu Busturiko Udalak
Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako: hain zuzen be, yoga, josketa, gimnasia, tenis eta beste hainbat ikastarotan izena emoteko aukera izango dute herritarrek. Horiez gain, Busturiko hirugarren adinekoek be izango dute zertaz gozatu; izan be, gimnasia eta burua martxan ikastaroak izango dituzte. Guztira, bederatzi ikastaro izango dira. Hortaz, herriko umeek, gazteek zein helduek izango dute ikastaroetan parte hartzeko aukera. Aipatu ikastaro guztiak urriko lehen astean hasiko dira. Ikastaroetan parte hartzeko interesa duenak Busturiko kultur etxean emon beharko du izena hilaren 27a baino lehen. Yoga. Martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:00etara. Gimnasia. Martitzen eta eguenetan, 09:15etik 10:15era; Astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era. Trikitixa eta pandero. Eguaztenetan, 20:00etan hasita. Tenis. Astelehen eta eguaztenetan eta martitzen eta eguenetan, 16:00etan hasita. Zapatu eta domeketan, goizean. Josketa. Barikuetan, 17:00etatik 20:00etara. Kickpower eta kardiobox. Martitzen eta eguenetan, 20:30etik 21:30era. Eskulanak. Astean lau egunetan, ekainera arte. Hirugarren adinekoentzako. Gimnasia: Martitzen eta eguenetan, 17:00etatik 18:00etara; Barikuetan, 12:30etatik 13:30era. Burua martxan: Martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara.
Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako: hain zuzen be, yoga, josketa, gimnasia, tenis eta beste hainbat ikastarotan izena emoteko aukera izango dute herritarrek. Horiez gain, Busturiko hirugarren adinekoek be izango dute zertaz gozatu; izan be, gimnasia eta burua martxan ikastaroak izango dituzte. Guztira, bederatzi ikastaro izango dira.
Hortaz, herriko umeek, gazteek zein helduek izango dute ikastaroetan parte hartzeko aukera. Aipatu ikastaro guztiak urriko lehen astean hasiko dira.
Ikastaroetan parte hartzeko interesa duenak Busturiko kultur etxean emon beharko du izena hilaren 27a baino lehen.
- Yoga. Martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:00etara.
- Gimnasia. Martitzen eta eguenetan, 09:15etik 10:15era; Astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era.
- Trikitixa eta pandero. Eguaztenetan, 20:00etan hasita.
- Tenis. Astelehen eta eguaztenetan eta martitzen eta eguenetan, 16:00etan hasita. Zapatu eta domeketan, goizean.
- Josketa. Barikuetan, 17:00etatik 20:00etara.
- Kickpower eta kardiobox. Martitzen eta eguenetan, 20:30etik 21:30era.
- Eskulanak. Astean lau egunetan, ekainera arte.
- Hirugarren adinekoentzako. Gimnasia: Martitzen eta eguenetan, 17:00etatik 18:00etara; Barikuetan, 12:30etatik 13:30era. Burua martxan: Martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara.