'Bateragune' auziko epaia salatzeko elkarretaratzea egingo du gehiengo sindikalak Gernika-Lumon
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Bateragune auziko epaia salatu, eta datorren astelehenerako elkarretaratzeak deitu dituzte.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileek kartzela zigorrak jarri dizkiete Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto ezker abertzaleko kideei Bateragune auzian, ETAkoak izatea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak, “sustatzaile, arduradun eta koordinatzaile” modura. Epai hori salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte datorren astelehenerako ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Busturialdean, 11:00etan batuko dira Gernika-Lumoko iturri inguruan, Epai politikorik ez. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean.