Txomin Aranak Euskadiko txapeldun izateko aukera oso ona du
Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik ger...
Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik gertatzen ez bada, MX-Elite mailako txapela eskualdean geratuko da. Txomin Arana ereñotarrak 169 puntu eskuratu ditu dagoeneko, eta 35 puntura dauka bigarren sailkatua.
Ereñoko lasterketak Euskadiko txapelduna erabakiko du, baina ez da zaleen harreta gune bakarra izango . Izan be, MX-Elite mailan nazioarteko lasterketak lehiatzen dituzten gidari gonbidatuak izango dira zirkuituan ikusleen gozamenerako. MX-Elite mailako lasterketaz gain, ume mailako, beteranoen mailako, eta klasikoen mailako lasterketak jokatuko dira.
Lehenengo lasterketa ume mailako gidariek lehiatuko dute 12:10ean, eta 19:30ak arte motokrosagaz gozatzeko aukera egongo da Gabika auzoan. MX-Elite mailako lasterketaren txandak, bestalde, 16:10ean eta 18:25ean hasiko dira
Ekitaldiaren barruan, Txus Jaio gidari markinarrarren erakustaldia ikusteko aukera izango dute bildutakoek. Jaiok, Car-Cross baten gainean duen abilezia erakutsiko du 15:15ean, 17:00etan eta 19:15ean.
Gidari gonbidatuak (MX-Elite maila). Alvaro Lozano, Adrian Garrido, Ricardo Costas, Joan Cros, Kevin Ballanger, Jaume Betriu, Julien Tournessi, Ander Valentin