“Ilusioz gainezka” egingo diote aurre lehenengo partidari basurdeek
Gernika-Lumoko basurdeek “ilusioz” gainezka egingo diote aurre denboraldiko lehenengo partidari. Zapatuan 17:00etatik aurrera, Alcovendas (Madril; Espainia) taldearen aurka jokatuko dute Urbietako zelaian, eta garaipena gura dute. Jorge Jimenez entrenatzailearen ustez, denboraldia “ondo hastea” oso garrantzitsua da. Ez da partida erraza izango halanda be. Alcovendasek sei jokalari barri fitxatu ditu, eta gernikarrek ez dakite zelako taldea izango duten aurrean. Madrildarrek talde barria dutela argudiatzen du entrenatzaileak. “Lo zelairatzen bagara partida galduko dugu, ezin gara fidatu” dio Jimenezek. Hala, lehenengo minututik azkenengo minutura, jokalariak partidan sartuta egotea eskatu du. Zapatuko eguraldi iragarpenak betetzen badira, baliteke zelaia basaztuta egotea. Egoera horretan, madriladarren “aurrealde pisutxuak” min emon diezaioke taldeari, eta “baloia mugituz” saiatuko dira aurre egiten basurdeak. Defentsan “ondo” moldatuko direla uste du Jimenezek, baina erasoan asmatu beharko dute. Argentinarra “pozik” azaldu etxean jokatzen dutelako. Autobusean egin beharreko “bidaiek” taldearen jokoa baldintzatzen dutela uste du. Jokalariek ez dutela atseden hartzeko aukerarik, eta nekeak zelaian eragiten duela deritzo. Jimenezen hitzetan, taldea ondo dago, eta “maila ona” emon dezake. Fitxaketa barriak taldera egokitzeko denbora gehiago beharko dute, baina aurredenboraldiko partidetan “nahiko ondo” moldatu dira basurde barriak. Horregatik itxaropentsu azaldu da denboraldi barriari begira. Itxaropentsu egon arren, basurdeen entrenatzaileak ez du helburuetaz berba egin gura. Lehentasuna “joko [...]
Gernika-Lumoko basurdeek “ilusioz” gainezka egingo diote aurre denboraldiko lehenengo partidari. Zapatuan 17:00etatik aurrera, Alcovendas (Madril; Espainia) taldearen aurka jokatuko dute Urbietako zelaian, eta garaipena gura dute. Jorge Jimenez entrenatzailearen ustez, denboraldia “ondo hastea” oso garrantzitsua da.
Ez da partida erraza izango halanda be. Alcovendasek sei jokalari barri fitxatu ditu, eta gernikarrek ez dakite zelako taldea izango duten aurrean. Madrildarrek talde barria dutela argudiatzen du entrenatzaileak. “Lo zelairatzen bagara partida galduko dugu, ezin gara fidatu” dio Jimenezek. Hala, lehenengo minututik azkenengo minutura, jokalariak partidan sartuta egotea eskatu du.
Zapatuko eguraldi iragarpenak betetzen badira, baliteke zelaia basaztuta egotea. Egoera horretan, madriladarren “aurrealde pisutxuak” min emon diezaioke taldeari, eta “baloia mugituz” saiatuko dira aurre egiten basurdeak. Defentsan “ondo” moldatuko direla uste du Jimenezek, baina erasoan asmatu beharko dute.
Argentinarra “pozik” azaldu etxean jokatzen dutelako. Autobusean egin beharreko “bidaiek” taldearen jokoa baldintzatzen dutela uste du. Jokalariek ez dutela atseden hartzeko aukerarik, eta nekeak zelaian eragiten duela deritzo.
Jimenezen hitzetan, taldea ondo dago, eta “maila ona” emon dezake. Fitxaketa barriak taldera egokitzeko denbora gehiago beharko dute, baina aurredenboraldiko partidetan “nahiko ondo” moldatu dira basurde barriak. Horregatik itxaropentsu azaldu da denboraldi barriari begira.
Itxaropentsu egon arren, basurdeen entrenatzaileak ez du helburuetaz berba egin gura. Lehentasuna “joko ona” egitea da taldea sailkapenaren goikaldean kokatzeko. Badaki zaila izango dela, baina seriotasunez entrenatuz gero, lortu litekeela argudiatzen du.
Jimenezen hitzetan, “garesti salduko dute larrua gainontzeko taldeek”. Ohorezko mailako talde gehienak fitxaketa asko egin dituzte, eta garaipenak lortzea “oso zaila” izango da. Hala, iazko denboraldia hobetzea “zaila” izan arren, “gogor” saiatuko direla jakinarazi du.