LAB: “Produkzioa handituz gero, RINDER-en erregulazioak ez du zentzurik”
RINDER enpresaren etorkizuna kolokan dagoela eta enpresa taldea burutzen ari den irregulartasunak salatu ditu LABek. Eusko Jaurlaritzak enpresak aurkeztutako azken erregulazio espedientea onartu du. Horren arabera, txandaka, langileek martitzenetik eguenera bakarrik egingo dute lan. Produkzioko 30 bat langileri eragiten die horrek, “ez buegoan daudenei; eta bulegoetan, gaur egun, produkzioan baino jende gehiago dago lanean”, azaldu du enpresa horretan LAB sindikatuko delegatua den Joseba Arriagak. Beste 15 langile inguruk, bere borondatez lanpostua utzi dutela azaldu dute. Enpresak bi urteko langabezia eta 40.000 euro eskaini dizkie, “eta etorkizunaez dago argi, eta askok onartu egin dute. Dena den, langile horien antzinatasuna kontuan hartuta, emon dietena baino indemnizazio handiagoa emon beharko lieke enpresak”, azaldu du Busturialdean LAB sindikatuko metalgintzako arduraduna den Jon Iñaki Alkortak. Baina lana egon badagoela salatu du sindikatuak. “Jaurlaritzagaz espedientea negoziatzen ari zirela enpresatik makinak eta tresneria atera dituzte, eta Gernika-Lumon dagoen Urdaiservi enpresa eroan, Foruan barik han ekoizteko”, salatu du Alkortak. “Gasteizeko lantokian be berton egiten zirenak egiten dituzte orain”. Horregatik, kanpora atera beharrean, “Foruan produzkioa handituz gero, RINDER enpresaren erregulazio txostenak ez luke zentzurik”. Are gutxiago Zamudioko lantegia. Indiakoa edota Vietnamen egiten ari direna kontuan hartuta. “Horien guztien finantziazioa Foruko langileek produzitu dutenetik atera da”. Egunean 9 orduko lanaldiak [...]
RINDER enpresaren etorkizuna kolokan dagoela eta enpresa taldea burutzen ari den irregulartasunak salatu ditu LABek. Eusko Jaurlaritzak enpresak aurkeztutako azken erregulazio espedientea onartu du. Horren arabera, txandaka, langileek martitzenetik eguenera bakarrik egingo dute lan. Produkzioko 30 bat langileri eragiten die horrek, “ez buegoan daudenei; eta bulegoetan, gaur egun, produkzioan baino jende gehiago dago lanean”, azaldu du enpresa horretan LAB sindikatuko delegatua den Joseba Arriagak.
Beste 15 langile inguruk, bere borondatez lanpostua utzi dutela azaldu dute. Enpresak bi urteko langabezia eta 40.000 euro eskaini dizkie, “eta etorkizunaez dago argi, eta askok onartu egin dute. Dena den, langile horien antzinatasuna kontuan hartuta, emon dietena baino indemnizazio handiagoa emon beharko lieke enpresak”, azaldu du Busturialdean LAB sindikatuko metalgintzako arduraduna den Jon Iñaki Alkortak.
Baina lana egon badagoela salatu du sindikatuak. “Jaurlaritzagaz espedientea negoziatzen ari zirela enpresatik makinak eta tresneria atera dituzte, eta Gernika-Lumon dagoen Urdaiservi enpresa eroan, Foruan barik han ekoizteko”, salatu du Alkortak. “Gasteizeko lantokian be berton egiten zirenak egiten dituzte orain”. Horregatik, kanpora atera beharrean, “Foruan produzkioa handituz gero, RINDER enpresaren erregulazio txostenak ez luke zentzurik”. Are gutxiago Zamudioko lantegia. Indiakoa edota Vietnamen egiten ari direna kontuan hartuta. “Horien guztien finantziazioa Foruko langileek produzitu dutenetik atera da”.
Egunean 9 orduko lanaldiak
Lan Hitzarmenak jasotzen duenez, langile bakoitzeko enpresak 100 ordu erabil ditzake produkzioa egokitzeko. “Horietatik, 60 ordu inguru erabili ditu, langileko, espedientea onartzeko prozesuan orduak behar zituelako”. Langileak etxera biodali zituen orduan enpresak, eta orain ordu horiek berreskuratu behar dituzte. “Enpresak agindua, gaur egun bederatzi orduko lanaldia egiten dute egunean”. Jarrera hori be kritikatu du LABek, “erabakiak aldebatekoak direlako, enpresak hartzen ditu, langileen komitea kontuan hartu barik”.
Izan be, erregulazioa espedientea onartu zuenean baldintza legez ipini zuen Jaurlaritzak enpresa eta langileen ordezkariak bi hileko maiztasunagaz batu beharko luketela. “Espedienteagaz hasi direnetik lau hilabete luze joan dira eta enpresak oraindik ez du langileekin batzeko asmorik agertu”.