Elantxobeko Udalak mugatu egingo du ontzien sarbidea Madalen egunean
Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango duten ontzien kopurua mugatuko dute hilaren 22an, istripuak saihestekotan. Jarduera protokoloa ezarri gura du Udalak araudi espezifikoaren bitartez. Horrez gain, balizko istripu larri baten aurrean erantzukizun partekatuaren alde agertu da. 1996an gazte bat portutik jausterakoan tetraplegiko geratu zela gogora ekarriz, horrelakorik errepikatzerik ez dutela gura esan du Elantxobeko alkate Koldo Olagibelek. «Egin dezagun amankomuneko aseguru bat eta erantzukizunak partekatzeko araudi espezifiko bat». Elantxobeko Udalaren egoera ekonomikoa ez dela ona nabarmendu du Olagibelek eta, horrenbestez, zailtasunak dituela segurtasun neurri espezifikoak ezartzeko eta balizko istripu larriei aurre egiteko. Aurten, bestalde, portutik kanpo egingo dute makilaren ekitaldi sinbolikoa. Ohiturari jarraituz, portura heltzean emon ohi dio Elantxobeko alkateak aginte makila Bermeokoari, baina aurten ez da portua izango horren lekuko. Idurre Bidegurenek, hortaz, portutik kanpo hartuko du makila Koldo Olagibelen eskuetatik. Segurtasun neurriak Bestalde, aurten be ibilgailuen sarbidea mugatuko du Ertzaintzak. Zehazki, Ibarrangelun egongo dira ertzainak kreditaziorik ez dutenei sarbidea [...]
Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango duten ontzien kopurua mugatuko dute hilaren 22an, istripuak saihestekotan.
Jarduera protokoloa ezarri gura du Udalak araudi espezifikoaren bitartez. Horrez gain, balizko istripu larri baten aurrean erantzukizun partekatuaren alde agertu da.
1996an gazte bat portutik jausterakoan tetraplegiko geratu zela gogora ekarriz, horrelakorik errepikatzerik ez dutela gura esan du Elantxobeko alkate Koldo Olagibelek. «Egin dezagun amankomuneko aseguru bat eta erantzukizunak partekatzeko araudi espezifiko bat».
Elantxobeko Udalaren egoera ekonomikoa ez dela ona nabarmendu du Olagibelek eta, horrenbestez, zailtasunak dituela segurtasun neurri espezifikoak ezartzeko eta balizko istripu larriei aurre egiteko.
Aurten, bestalde, portutik kanpo egingo dute makilaren ekitaldi sinbolikoa. Ohiturari jarraituz, portura heltzean emon ohi dio Elantxobeko alkateak aginte makila Bermeokoari, baina aurten ez da portua izango horren lekuko. Idurre Bidegurenek, hortaz, portutik kanpo hartuko du makila Koldo Olagibelen eskuetatik.
Segurtasun neurriak
Bestalde, aurten be ibilgailuen sarbidea mugatuko du Ertzaintzak. Zehazki, Ibarrangelun egongo dira ertzainak kreditaziorik ez dutenei sarbidea mugatzen, BI-2237 eta BI-3238 errepideak batzen diren lekuan. Hartara, larrialdi zerbitzuek behar izanez gero sarbidea libre egongo dela diote Elantxobeko Udaletik.
Itsasoan be hartuko dituzte neurriak, hainbat baitira Elantxobera itsasontziz ailegatzen direnak. Hala, Gurutze Gorriaren lau ontzi ariko dira beharrean. DYAk, bestalde, lau anbulantzia izango ditu Elantxoben eta SOS Deiak-ek unitate mugikor bat eroango du kostako herrira, balizko larrialdiak koordinatzeko. Arbolizen, bestetik, heliportua kokatuko dute.
Elantxobeko Udalak jakinarazi duenez, bestalde, ez da txosnarik jarriko Madalen egunean.