Barikuan emongo ditu Maierrek Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sariak
Ajangizeko Maier S. Coop. kooperatibak antolatzen duen Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sari banaketa bihar egingo dute. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Leisure Microdot izeneko proiektuak hartuko du sari nagusia. Hain zuzen, Jose Ignacio Agirrek, Manuel Alvarezek, Javier Matxinbarrenak eta Alex Otxoa de Aspuruk aurkeztu dute diseinu hori. Zornotza du laukoteak jatorria eta herri horretan hartuko dute saria. Izan be, AIC Automotive Intelligence Center enpresan egingo dute bihar sari banaketa, 12:00etan. Lehiaketaren irabazleekgaraikurra eta 8.000 euroko diru saria hartuko dute. Bigarrena eta hirugarrena Espainiara Laurogeita hemeretzi izan dira, guztira, lehiaketara aurkeztu dituzten proiektuak; Euskal Herritik, Espainiatik, Herrialde Katalanetatik, Frantziatik, Holandatik, Errusiatik, Indiatik, Brasidik eta Amerikako Estatu Batuetatik heldutakoak. Bigarren eta hirugarren sariak, baina, Errioxara (Espainia) joango dira biak. Iraia Sanz, Johanna Starkl eta Sila Pascual hirukotearen Travelling is Discovering izeneko proeiktuak hartuko du bigarren saria: garaikurra eta 4.000 euroko diru saria. Hirugarren saria, barriz, Paula Canalejo, Miriam Garcia, Marta Gomez eta Claudia Gonzalez laukoteak aurkeztutako Wicker&Crochet proiektuak hartuko du. garaikurra eta 3.000 euro jasoko dituzte horiek.
Ajangizeko Maier S. Coop. kooperatibak antolatzen duen Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sari banaketa bihar egingo dute. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Leisure Microdot izeneko proiektuak hartuko du sari nagusia. Hain zuzen, Jose Ignacio Agirrek, Manuel Alvarezek, Javier Matxinbarrenak eta Alex Otxoa de Aspuruk aurkeztu dute diseinu hori. Zornotza du laukoteak jatorria eta herri horretan hartuko dute saria. Izan be, AIC Automotive Intelligence Center enpresan egingo dute bihar sari banaketa, 12:00etan. Lehiaketaren irabazleekgaraikurra eta 8.000 euroko diru saria hartuko dute.
Bigarrena eta hirugarrena Espainiara
Laurogeita hemeretzi izan dira, guztira, lehiaketara aurkeztu dituzten proiektuak; Euskal Herritik, Espainiatik, Herrialde Katalanetatik, Frantziatik, Holandatik, Errusiatik, Indiatik, Brasidik eta Amerikako Estatu Batuetatik heldutakoak.
Bigarren eta hirugarren sariak, baina, Errioxara (Espainia) joango dira biak. Iraia Sanz, Johanna Starkl eta Sila Pascual hirukotearen Travelling is Discovering izeneko proeiktuak hartuko du bigarren saria: garaikurra eta 4.000 euroko diru saria. Hirugarren saria, barriz, Paula Canalejo, Miriam Garcia, Marta Gomez eta Claudia Gonzalez laukoteak aurkeztutako Wicker&Crochet proiektuak hartuko du. garaikurra eta 3.000 euro jasoko dituzte horiek.