Pablo Turrillas izango da Gernikako entrenatzaile barria
Iragan denboraldia makal amaitu ostean, Gernika Futbol Taldea datorren denboraldiko taldea prestatzen hasi da. Lehenengoa taldera heltzen, Pablo Turrillas entrenatzailea izan zen. Azken bi urteetan Azkoitiko Anaitasuna taldea entrenatu ostean, Gernika-...
Iragan denboraldia makal amaitu ostean, Gernika Futbol Taldea datorren denboraldiko taldea prestatzen hasi da. Lehenengoa taldera heltzen, Pablo Turrillas entrenatzailea izan zen. Azken bi urteetan Azkoitiko Anaitasuna taldea entrenatu ostean, Gernika-Lumoko taldea entrenatuko du 2011-2012 denboraldian.
Turrillas, pozik azaldu da. Dioenez, «iraganeko neskalagun batek deitzean bezala sentitu naiz». Gernika-Lumo bere bigarren etxea dela dio.
Entrenatzailearen ustez, garrantzitsuena, taldeak futbolean jokatuz gozatzea da. «Igoera baztertu gabe, eguneroko lanean trinko ehustea da gakoa» entrenatzailearentzat. Dioenez, «jokalariak ezin dira igoeragaz itsutu».
Entrenatzaile berria fitxatzeagaz batera, lehenengo jokalariak fitxatzeari ekin dio Gernikak. Potugaleten, Bermeon eta Anguianon (Errioxa; Espainia) fitxatu dute. Bestalde, bi jokalarik taldea utzi dute dagoeneko eta baliteke baja gehiago izatea denboraldia hasi orduko.
Etorri direnak
- Otiñano (Portugalete)
- Gorka Soria (Portugalete)
- Carreño (Portugalete)
- Pana (Bermeo)
- Malax (Anguiano)
Joan direnak
- Asier Iriondo (Portugalete)
- Pitu (Portugalete)