Kontratua luzatu dute Ibarburuk eta Mercantik
Bizkaia Gernika errugbi taldeak Gaston Ibarbururen eta Bruno Mercantiren kontratua luzatu du urte bete gehiago. Hala, 2011-2012 denboraldian, basurdeen taldeagaz jokatuko dute. Jokalari biak, «ezinbestekoak» dira taldearen eskeman eta «albiste ona»...
Bizkaia Gernika errugbi taldeak Gaston Ibarbururen eta Bruno Mercantiren kontratua luzatu du urte bete gehiago. Hala, 2011-2012 denboraldian, basurdeen taldeagaz jokatuko dute. Jokalari biak, «ezinbestekoak» dira taldearen eskeman eta «albiste ona» da kontratua luzatu izana Gernika-Lumoko taldearentzat.
Mercantik bigarren denboraldia beteko du aurten basurdeekin. Iaz fitxatu zuten eta segituan erakutsi zuen hasierako hamabostean egoteko jokalaria dela.
Ibarburuk, bestalde, hirugarren denboraldia egingo du basurdeekin. Uruguaiarra lehen lerroko euskarrietako bat da
Uztailaren 4an ezohiko batzarra
Bestalde, fitxaketa arloa albo batera utzita, Gernika Rugby Taldeak ezohiko batzarra egingo du uztailaren 4an, 17:00etatik aurrera. Taldeak estatutu berriak aurkeztuko ditu eta ostean bozkatu egingo dituzte estatutu horiek. Jakinarazi dutenez, dagoeneko, taldearen webgunean ikusi daitezke estatutu barriak.