Gaur, 12:40an istripua izan da Autzagane garaian, Bi-635 errepidean. Gernika-Lumoranzko norabidean zihoan Volvo markako kamioi batek bobina galdu, eta atzeko furgonetari erori zaio gainera.
Renault Kangoo markako furgonetan zihoazen pertsona biak kotxetik irten ezinik geratu dira. Horietako bat bertan hil da eta bestea, ostera, Gurutzetako ospitalera eroan behar izan dute, suhiltzaileek furgoneta barrutik atera ondoren.
Istripuaren ondorioz, hasiera batean norabide ezberdinetako errepide biak itxi behar izan dituzte; gerora, ostera, tarteka ireki dituzte errepideak, guztiz ireki aurretik.