‘Askatasunaren ontzidia’-n joango da ‘Gernika’-ren erreplika bat, Palestinari elkartasuna adierazteko
Foru plazan egindako ekitaldi batekin elkartasuna erakusti dio Gernikako herriak Palestinakoari. Giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak ukatuak dituen herri horrekin bat egin dute, Gernika Batzordeak Udalaren laguntzagazprestatutako ekimenean...
Foru plazan egindako ekitaldi batekin elkartasuna erakusti dio Gernikako herriak Palestinakoari. Giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak ukatuak dituen herri horrekin bat egin dute, Gernika Batzordeak Udalaren laguntzagazprestatutako ekimenean. Hala, Artea elkartasun mezu gisa, Gernika koadroaren erreprodukzioaren erreplika bat baidaliko dute Gazara; hil bukarean aterako den Askatasunaren ontzidian bidaiatuko du. Batez be sendagaiak eta oinarrizko gauzak eroango dituzte ontziek, eta modu baketsuan doazela azaldu du Bermeon bizi den palestinar batek. “Artea eta bakea eroango dute ontziek Palestinara, eta bertan joango direnei esker ona erakutsi gura diet, kapitalismo eta inperialismo basatiari aurre egiteko adorea dutelako”. Era berean, eskerrak emon gura izan dio Gernikako herriari, “gaurkoa bezalako ekimenak egiteagatik”.
Askatasunaren ontzidian joango diren Edorta Jimenezek, Mikel Zuluagak, Mikel Pagolak eta Begoña Astigarragak be parte hartu dute gaurko ekimenean. Jose Mari Gorroño, udalaren izenean, gernikarron gogoa palestinarrek bakea eta askatasuna lortzea dela esan du. “palestinarrak menperatzeak ez du herri hori bake bidean ipiniko, eta ez dute segurtasunik bermatuko”. Bonbardaketek amaitu egin behar dutelanabarmendu du, “eta eskubide zibil eta politikoak errespetatu”.