Bihar ospatuko dute Muxikako bigarren gazte eguna
Muxikako bigarren Gazte Eguna bihar ospatuko dute San Roman auzoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «egunaren data aldatu dute jende gehiago batzeko asmoagaz». Izan be, iaz urrian egin zuten jaialdia, eta jendeak ez joatea erabaki zuen eguraldi txarra...
Muxikako bigarren Gazte Eguna bihar ospatuko dute San Roman auzoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «egunaren data aldatu dute jende gehiago batzeko asmoagaz». Izan be, iaz urrian egin zuten jaialdia, eta jendeak ez joatea erabaki zuen eguraldi txarragatik.
Jakinarazi dutenez, iaz lehenengo harria jarri zuten, baina aurrerapausoak emoten jarraitu gura dute. Muxikako gazteak «batuago» daudela diote, eta herriko gazteek dituzten arazoak ezagutarazi gura dituzte.
Hala, indarrak biltzen jarraitu behar dutela uste dute, eta Muxikako gainontzeko gazteak be eurekin batzea gura dute. Azaldu dutenez, «ideologi ezberdinetako jendea» batu gura dute, «gazte guztiak ordezkatuta egoteko».
22:00etatik aurrera, bertoko musika taldeak eta kanpoko musika taldeak taula gainera igoko dira. Argi Ilunak eta Sarkor taldeez gain, Hesian eta Joxpa taldeak lotu dituzte, inguruko herrietako «jendea erakartzeko».
Egitaraua
-10:00etan. Hasierako txupina.
-11:00etan. Paella txapelketan parte hartzeko izen emotea (bakoitzak bere osagaiak eroan behar ditu).
-13:00etan. Baso txoritxu dantza taldearen emonaldia.
-14:00etan. Paellen aurkezpena.
-14:30ean. Bertso bazkaria.
-17:00etan. Paella txapelketako sari banaketa.
-17:30ean. Herri olinpiadak eta mus txapelketa.
-22:00etan. Kontzertuak