Bigarrenez antolatu dute baseliza martxa morgatarrek
Morgako baseliza ibilaldiak iaz izan zuen arrakastaren ostean, Udalak bigarrenez antolatu du martxa herrikoia. Ibilaldia etzi egingo dute, eta ibilbide bi izango ditu. Helburuak herriko kultur ondarea ezagutaraztea, herritarren arteko harremanak lantze...
Morgako baseliza ibilaldiak iaz izan zuen arrakastaren ostean, Udalak bigarrenez antolatu du martxa herrikoia. Ibilaldia etzi egingo dute, eta ibilbide bi izango ditu. Helburuak herriko kultur ondarea ezagutaraztea, herritarren arteko harremanak lantzea eta bizitza osasuntsua sustatzea dira.
Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 21 kilometro egingo dituzte oinez eta laburra aukeratzen dutenek, bestalde, 13 kilometro inguru. Ibilbide luzeari 8:30ean emongo diote hasiera, eta ibilbide laburrari 10:00etan.
Azaldu dutenez, ibilbidean lau anoa postu jarriko dituzte: Bizkargin, Meakaurren, Gerekizen eta San Juanen. Martxa amaitutakoan, bestalde, kamiseta eta motxila bana oparituko dituzte parte-hartzaileen artean.
Izena emoteko, Andra Mari auzora joan beharko dute interesatuek martxa hasi aurretik. 08:00etan hasiko da izen emotea, eta parte-hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte.