Istripua izan zen atzo, Mundakan
Atzo, 19:50ean istripua izan zen Portuondo parean, Mundakan. Auto bik aurrez talka egin ostean, hiru zauritu Galdakaoko ospitalera eroan behar izan zituzten. Horietako bat kotxetik atera ezinik izan zen, eta, ondorioz, zauri larriak izan zituen. Hiru emakumezko izan ziren atzo istripuan zauritutakoak; 42, 44 eta 73 urteko andrazko, alegia. Istripuaren ondorioz, errepidea moztu behar izan zuten; horregatik, auto ilarak sortu ziren.