Bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea
Villepinteko (Frantzia) espetxean bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra. Bost kide ziren duela urtebete, Goieaskoetxea bera espetxeratu zutenean. Gaur egun, bera da kartzela horretan dagoen preso politiko bakarra. Gainontzeko ki...
Villepinteko (Frantzia) espetxean bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra. Bost kide ziren duela urtebete, Goieaskoetxea bera espetxeratu zutenean. Gaur egun, bera da kartzela horretan dagoen preso politiko bakarra. Gainontzeko kideak transferitu egin dituzte, kaleratu egin dituzte edora Espainiaratu egin dituzte. Egoera hori aurreikusi eta espetxe zuzendariarengana jo zuen, esukal presoak elkarrekin egon behar dutela eta hori berma zezala eskatzeko. Puntu hori onartu egin zuen zuzendariak. Halanda be, Goieaskoetxea bakarrik dago maitzaren 25etik.
Bakarrik egoteaz gain, zenbait funtzionarioren partetik bizi behar duen jazarpena be salatu du preso politikoak. Bakartuta geratu aurretik be probokazioak eta jarrera txarrak jasan zituen bereziki funtzionario baten partetik (bulkadak, oihuak, probokazzioak…). Bisiten osteko miaketetan be arazoak izan ditu futzionario berberarekin.
Mobilizazioak
Hilaren 9an miaketa arbitrarioa jasan behar izan zuen Goieaskoetxeak bere ziegan. Bere gauzak eroan zituzten funtzionarioek, jantzita zuen arropagaz, plateragaz, kubiertoekin eta liburu batekin bakarrik utziz. Hurrengo egunean zenbait gauza itzuli zizkioten, eta bueltan emon ez zizkiotenak «ilizitotzat» jo zituztela. Ilizitotzat jo dituzten horien artean, besteak beste, ikurriña, txapela, eskupilotako pilota bat, espetxeak onartutako ordenagailua eta alabak egindako eskulan bat daudela salatu dute. Hori guztia ikusita, preso arrunten babesa izan du Goieaskoetxeak.
Bilbon, Goieaskoetxearen egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute barikuan, San Anton zubian.