Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko bilkura egiten ari dira gaur, Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, eta Ana Madariaga (EAJ) izendatu dute presidente. 22 boti izan ditu Madariagak eta gehiengo osoa izan ez duenez bigarren botazioa egin dute. Bukatu barri den agintaldian be Madariaga bera izan da presidentea.
Presidenteorde alderdi bereko Koldo Mediavilla aukeratu dute.Bigarren presidenteorde, barriz, PSEko Begoña Gil izango da.
Unai Rementeria (EAJ) Mundakako alkatea eta Joseba Gezuraga (Bildu) lekeitiarra be batzarkide izango dira datozen lau urteetan.