Txakolin eguna ospatuko dute Natxituan, zapatuan eta domekan
Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natx...
Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natxituko jai batzordeko kideei. Aurten, ordea, barritasunak dakartza Txakolin egunak, domekan ez ezik zapatuan be izango baita jarduerarik.
Zehazki, txakolin dastaketa antolatu dute egun horretarako. 12:00etan batuko dira, Bodegoian. Taberna horretan bertan emon behar izango da izena, 3 euro ordainduta.
Domekan, ostera, Natxituko Bolatokian elkartuko dira, Jabier Zillonis txakolingileak ekoiztutakoa bakailaoagaz batera dastatzeko. Gainera, 12:15ean Elantxobeko trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Ostean, 13:00etan, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsotan ariko dira.