Ajangizko Mugari Bira mendi irteera domekan izango da
Domekan Mugari Bira mendi irteera egingo dute ajangiztarrek, laugarren urtez antolatu baitute herriko mugak ezagutzeko ibilaldia. Aurten, gainera, barritasun bategaz dator mendi irteera, parte-hartzaileek ez dute-eta asfaltoa zapalduko. Izan be, ibilbi...
Domekan Mugari Bira mendi irteera egingo dute ajangiztarrek, laugarren urtez antolatu baitute herriko mugak ezagutzeko ibilaldia. Aurten, gainera, barritasun bategaz dator mendi irteera, parte-hartzaileek ez dute-eta asfaltoa zapalduko. Izan be, ibilbide guztia inguruko basoetatik eta zelaietatik egingo dute.
Aurreko urteetan bezala, ibilbide bi izango ditu mendi martxak: bata helduentzako eta bestea umeentzako. Nagusientzako ibilaldiak 20 kilometro izango ditu eta 08:30ean hasiko dira oinez parte-hartzaileak. Umeentzako ibilaldiak, bestalde, zortzi kilometro inguru izango ditu eta 09:30ean hasiko da. Irteera eta helmuga Ajangizko udaletxearen aurrean kokatu dituzte antolatzaileek bi aukeretarako.
Mendi martxak lau ordu inguruko iraupena izango du eta ibilbidean anoa postu bat jarriko dute.
Izena emoteko aukera bi izango dira, kontu korronte bidez edota egunean bertan ordaindu baitaiteke. Kontu korronte zenbakia 2095-0315-80-91-1047391-0 da. Domekan izena emon gura dutenek, bestalde, 08:00etan joan beharko dute Elexalde auzora. Bost euro ordaindu behar dira izena emoterakoan.
Ibilbidea amaitzerakoan, mokadutxoa jateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izan be, lunch-a emongo du Udalak. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzari opari bat emongo diote antolatzaileek.
Iaz 200 mendizale inguru batu ziren Ajangizko Mugari Bira-n. Orain arte, mendi martxa horrek izan duen parte-hartzerik handiena izan da berori.