Pakistanera bidea hartu du Txikonek, Gernikatik
Bihurri, Xabier Erro, David Maeztu eta Eukeni Arriortua izango ditu Alex Txikon mendizaleak bidelagun Pakistanera bidean. Gaur atera da boskotea Gernika-Lumoko Juntetxetik, haraino eroango dituen furgonetan. Autora sartu aurretik, baina, Juntetxean bil...
Bihurri, Xabier Erro, David Maeztu eta Eukeni Arriortua izango ditu Alex Txikon mendizaleak bidelagun Pakistanera bidean. Gaur atera da boskotea Gernika-Lumoko Juntetxetik, haraino eroango dituen furgonetan. Autora sartu aurretik, baina, Juntetxean bildu zen jendetza agurtu du Txikonek; Seber Altube ikastolako ikasleak tarteko. Horiek pankarta eta guzti joan dira Alex Txikoni animoak emoteko eta elkartasuna adierazteko. Abadearen beinkazioa hartuta hasi dute bidaia. Bi helburu ditu espedizioak: Europan eta Asian be herri kirolak sustatzea, batetik; eta Felix Baltistan fundazioa laguntzea, bestetik. Hain zuzen, Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integrala eta endogenoa lortu nahi duen erakundea da hori. Pakinstanera helduta, Skardun geratuko dira Txikonen lau laguntzaileak, eta K2 mendiaren tontorrera igotzea izango du helburu Txikonek. Horretarako, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayo izango ditu zain.