Bihar urten beharko luke kartzelatik Elias Fernandez euskal preso politikoak
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Elias Fernandez euskal preso politiko bermeotarrak bihar urten beharko luke kartzelatik, 25 urte preso egin ostean. Fernandez, 1986ko ekainean atxilotu zuten eta estatu espainiarraren “espetxe politikarik ankerrena” ezagutu du urte horiek guztietan. Gaur egun be, Fernandezek “kartzelan jarraitzeko arriskua” duela salatu du herritar talde batek. Izan be, “Parot doktrina aplikatzeko arriskua” dagoela uste dute eta “bizi osorako zigorra” ezartzearen beldur dira. Parot doktrina aplikatuz gero, beste bost urte egin beharko lituzke kartzelan bermeotarrak. Gaur egun, Villabonako espetxean dute.
Herritar taldeak, “mobilizazio deialdiei adi” egoteko eskatu du. Ildo horretatik, bihar, elkarretaratzea egingo dute Lameran, 20:00etan. Fernandezek espetxea uzten badu, elkarretaratzean ospatuko dute bildutakoek; bestela, “Espainiaren jarrera” salatuko dute beste behin.
Fernandezek kartzelan egin dituen ia 25 urteetan, hamar espetxetan eduki dute. Bata bestearen atzetik, Carabanchelen, Alcala Mecon, Herrera de la Manchan, Puerton, Tenerifen, Valdemoron, Castellonen, Langraitzen, Castellonen eta Villabonan izan dute preso. Denbora horretan guztian, jasan dituen neurri ankerrei aurre egin behar izan die bermeotarrak. “Kartzela barruko jipoiak, sakabanaketa, txantaia etengabea, isolamendua, Bizi Osorako Zigorra ahalbidetzen duen doktrinaren ezarpena…” jasan behar izan ditu azaldu dutenez.
Lau gazte identifikatu eta inputatu dituzteAskatu.org web orrialdean jakinarazi dutenez, Ertzaintzak Bermeoko lau gazte identifikatu eta inputatu zituen atzo. Gazteak, mural bat egiten ari ziren Ertzaintza bertaratu zenean. Muralagaz, Fernandezen egoera salatu gura zuten eta bide batez, elkartasuna adierazi gura zioten Bermeoko preso politikoari.
Murala Fernandezen egoera salatzeko egunotan egin dituzten ekimenen harira egin zuten herriko gazteek.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.