Mungia-Bermeo bidearen proiektua onetsi du Aldundiak
Mungia eta Bermeo lotuko dituen errepide barriaren proiektua ontzat emon du Bizkaiko Foru Aldundiak, obra lehiaketara atara aurretik egin beharreko azken tramitea betez modu horretara. Jakinarazi duenez, bide barri horren eta Bermeoko saihesbidearen obrak laster atarako dituzte lehiaketara. Bizkaiko gainerako errepide erradial barriak –Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika, Boroa-Igorre eta Gerediaga-Elorrio eta Ermua eta Gerediaga-Elorrioko saihesbideak– eraikuntza adjudikatzeko lehiaketa-fasean daude. Bermeoko saihesbidea Bermeoko gunetik hegoaldera egingo dute eta BI-631 eta BI-2235 errepideak lotuko ditu. BI-631 errepidean hasiko da, Bermeoko mendebaldeko sarbideko biribilgunean, Landabasoko poligonoaren ondoan. Handik ekialderantz egingo du, «tunel faltsuak, lurperatzeak, tunelak eta biaduktuak tartekatuz». Sollubeko errepidetik mendebaldeko biribilgunerako sarbide barri bat eraikiko dute, eta Landabasoko poligonoko biribilgunerako beste sarbide bat. Mungia-Bermeo errepidea saihesbide horretatik abiatuko da, eta, 1.150 metroko tunelaren bidez, Sollube mendia zeharkatuko du. 850 metroko bigarren tunel bat gainditu ondoren, Ormaetxe aldera iritsiko da. Mungia eta Bermeo lotuko dituen errepide barriaren proiektua ontzat emon du Bizkaiko Foru Aldundiak, obra lehiaketara atara aurretik egin beharreko azken tramitea betez modu horretara. Jakinarazi duenez, bide barri horren eta Bermeoko saihesbidearen obrak laster atarako dituzte lehiaketara. Bizkaiko gainerako errepide erradial barriak –Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika, Boroa-Igorre eta Gerediaga-Elorrio eta Ermua eta Gerediaga-Elorrioko saihesbideak– eraikuntza adjudikatzeko lehiaketa-fasean daude.Bermeoko saihesbidea Bermeoko gunetik hegoaldera egingo dute [...]
Mungia eta Bermeo lotuko dituen errepide barriaren proiektua ontzat emon du Bizkaiko Foru Aldundiak, obra lehiaketara atara aurretik egin beharreko azken tramitea betez modu horretara. Jakinarazi duenez, bide barri horren eta Bermeoko saihesbidearen obrak laster atarako dituzte lehiaketara. Bizkaiko gainerako errepide erradial barriak –Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika, Boroa-Igorre eta Gerediaga-Elorrio eta Ermua eta Gerediaga-Elorrioko saihesbideak– eraikuntza adjudikatzeko lehiaketa-fasean daude.Bermeoko saihesbidea Bermeoko gunetik hegoaldera egingo dute eta BI-631 eta BI-2235 errepideak lotuko ditu. BI-631 errepidean hasiko da, Bermeoko mendebaldeko sarbideko biribilgunean, Landabasoko poligonoaren ondoan. Handik ekialderantz egingo du, «tunel faltsuak, lurperatzeak, tunelak eta biaduktuak tartekatuz».Sollubeko errepidetik mendebaldeko biribilgunerako sarbide barri bat eraikiko dute, eta Landabasoko poligonoko biribilgunerako beste sarbide bat. Mungia-Bermeo errepidea saihesbide horretatik abiatuko da, eta, 1.150 metroko tunelaren bidez, Sollube mendia zeharkatuko du. 850 metroko bigarren tunel bat gainditu ondoren, Ormaetxe aldera iritsiko da.