Aralarrek errespetuan oinarritutako garapena bermatu gura du eskualdean
Aralarrek, errespetuan oinarritutako garapena aldarrikatu zuen Busturialderako, Gernika-Lumoko merkatu plazan, atzo egin zuen agerraldian. Mikel basabe Aralarren legebiltzarkideak jakinarazi zuenez, “garapen iraunkorra bermatzeko, ezkerretik egiten diren politikak errespetuan oinarrituta egon behar dira”. Ingurumena eta herritarrak errespetatu behar direla uste dute. Aralarrentzat, eskualdeak ez du Guggenheim bat behar. Horren ordez, “Busturialdearen berezitasunak” kontuan hartuko dituen garapen iraunkorra bultzatzea, ezinbestekotzat jotzen dute. Basaberen hitzetan, “zonalde honen alde lan egingo duen etorkizuneko ezkerra aldarrikatzen dugu”. Barrukoentzat eta kanpokoentzat errespetuz jardungo den ezkerra izan gura dute. Basaberen ostean, Joseba Abaitu Gernika-Lumoko alkategaiak egin zuen berba. Gernikarrak eskualderako dituzten proposamenen berri emon zuen. Eskualderako proposamenak Abaituak, bost puntu nagusi aipatu zituen eskualdeko garapen iraunkorra bultzatzen hasteko. Alkategaiak nabarmendu zuenez, “Euskal Herriari egiten dion ekarpenagatik, konpentsazio fondo bat sortu behar da Biosferaren erreserbaren garapena bermatzeko”. Bere ustez, eskualdeak asko egin du bisferaren erretserba babesteko eta trukean, erakundeen arteko plana garatu behar da inbertsioetarako konpentsazio fondoa eratzeko”. Industria arloan, bestalde, Vegako industrigunearen berrantolaketa egitea eta kutsatutako lurzorua berreskuratzea ezinbestekoa da Abaituaren ustez. Merkatari txikiek dituzten arazoak be, begipuntuan dituzte Aralarrekoek. Diotenez, “herria merkatalgune bihurtu gura dute arazoari irtenbidea emoteko”. Izan be, saltoki handiak ez dira eskualde iraunkorra bermatzeko eredua. Azkenik, jangela publikoetan bertoko produktuen kontsumoa bermatzeko, eta [...]
Aralarrek, errespetuan oinarritutako garapena aldarrikatu zuen Busturialderako, Gernika-Lumoko merkatu plazan, atzo egin zuen agerraldian. Mikel basabe Aralarren legebiltzarkideak jakinarazi zuenez, “garapen iraunkorra bermatzeko, ezkerretik egiten diren politikak errespetuan oinarrituta egon behar dira”. Ingurumena eta herritarrak errespetatu behar direla uste dute.
Aralarrentzat, eskualdeak ez du Guggenheim bat behar. Horren ordez, “Busturialdearen berezitasunak” kontuan hartuko dituen garapen iraunkorra bultzatzea, ezinbestekotzat jotzen dute.
Basaberen hitzetan, “zonalde honen alde lan egingo duen etorkizuneko ezkerra aldarrikatzen dugu”. Barrukoentzat eta kanpokoentzat errespetuz jardungo den ezkerra izan gura dute.
Basaberen ostean, Joseba Abaitu Gernika-Lumoko alkategaiak egin zuen berba. Gernikarrak eskualderako dituzten proposamenen berri emon zuen.
Eskualderako proposamenak
Abaituak, bost puntu nagusi aipatu zituen eskualdeko garapen iraunkorra bultzatzen hasteko. Alkategaiak nabarmendu zuenez, “Euskal Herriari egiten dion ekarpenagatik, konpentsazio fondo bat sortu behar da Biosferaren erreserbaren garapena bermatzeko”. Bere ustez, eskualdeak asko egin du bisferaren erretserba babesteko eta trukean, erakundeen arteko plana garatu behar da inbertsioetarako konpentsazio fondoa eratzeko”.
Industria arloan, bestalde, Vegako industrigunearen berrantolaketa egitea eta kutsatutako lurzorua berreskuratzea ezinbestekoa da Abaituaren ustez.
Merkatari txikiek dituzten arazoak be, begipuntuan dituzte Aralarrekoek. Diotenez, “herria merkatalgune bihurtu gura dute arazoari irtenbidea emoteko”. Izan be, saltoki handiak ez dira eskualde iraunkorra bermatzeko eredua.
Azkenik, jangela publikoetan bertoko produktuen kontsumoa bermatzeko, eta 12 milia bitartean arrantza babesteko, araudia aldatu beharko litzatekela aipatu zuen Abaituak.