Alakrantxu itasontzi bermeotarra erasotu dute piratek
Ez du askorik iraun lasaitasunak itsasoan; EFE agentziak adierazi duenez, Bermeoko Alakrantxu itsasontziak piraten erasoa jaso du gaur goizean, Tanzaniako uretan. Goizeko 11:00ak aldera, Alakranaren itsasontzi laguntzailea den Alakrantxu erasotu dute ...
Ez du askorik iraun lasaitasunak itsasoan; EFE agentziak adierazi duenez, Bermeoko Alakrantxu itsasontziak piraten erasoa jaso du gaur goizean, Tanzaniako uretan. Goizeko 11:00ak aldera, Alakranaren itsasontzi laguntzailea den Alakrantxu erasotu dute piratek, Tanzaniako 80 miliatara. Anabac atunontzi izozkailuen armadoreen elkarteko kudeatzaile Juan Pablo Rodrigezen arabera, « piratek alde egin dute, segurtasun pribatuko kideak erasoa gauzatu den tokira heldu direnean». Alakrantxu erasotu ostean, piratek inguruan jarraitzen dutela baieztatu du elkarteko kudeatzaileak. Gainera, inguruan dauden merkantzia-ontziak erasotzen daudela eta ez dela inongo bitarteko militarrik ageri salatu du Rodrigezek. Rodrigezek, gainera, bere «harridura» erakutsi du nazioarteko komunitateak, erasoaren aurrean erantzuteteko, «denbora asko behar duelako».