Gernika-Lumoko eta Busturialdeko hautagaiak aurkeztu zituen Bilduk barikuan, Gernika-Lumoko Foru plazan egin zuen ekitaldian. Zutunik edota eserita entzuten ziren ehunka herritarren artean 2007an hasitako aldaketaren bide beretik lider izateko asmoa agertu zuen Gernika-Lumoko alkategai Jose Mari Gorroñok. “Etorkizunari begirako herria gura dugulako bultzatu eta bultzatuko dugu aldaketa, denok gustura biziko garen herria gura dugulako”. Hala, azken urteetan egindakoa gogorarazi eta aste honetan bertan milioi eta erdi euro hartuko dituztela esan zuen Gorroñok, “Astrako eraikina berreskuratzen hasteko”. Euskal Herrian erreferente izango diren bi eraikin egin gura ditu Bilduk. “Ekodiseinua landuko duen goi mailako zentroa eta energia berriztagarrietan espezializatutako lanbide heziketarako ikastegia”. Enpresa haztegia be badu Bilduk egin beharreko egitasmoen artean, eta Ibarrako enpresa parkea martxan jartzearen beharrizana be aipatu zuen Gorroñok, lanpostuak sortzeko, “berton gura dugulako lan eggin eta bizi”. Hala, Gernikak eskualdeko ekonomia hazteko motorea izan behar duela aipatu zuen. Industria ondo joanez gero, merkataritza, ostalaritza eta turismoa be ondo joango delako, Gorroñoren esanetan. Bizkaiko Batzar Nagusietarako Busturia-Uribe barrutirako hautagai Idoie Erraztik be berba egin zuen barikuan, Gernikako ekitaldian. Euskal Herriak aldaketa behar duelako, Bilduk proeiktu “anbiziotsua” dakarrela aipatu zuen Erraztik: “Errealitatea errotik aldatzea”. Baita Busturialdeak bizi duen errealitatea be. “Krisi garaian lanpostu asko galdu dira, baita krisialdiaren aurretik be, [...]
Gernika-Lumoko eta Busturialdeko hautagaiak aurkeztu zituen Bilduk barikuan, Gernika-Lumoko Foru plazan egin zuen ekitaldian. Zutunik edota eserita entzuten ziren ehunka herritarren artean 2007an hasitako aldaketaren bide beretik lider izateko asmoa agertu zuen Gernika-Lumoko alkategai Jose Mari Gorroñok. “Etorkizunari begirako herria gura dugulako bultzatu eta bultzatuko dugu aldaketa, denok gustura biziko garen herria gura dugulako”.
Hala, azken urteetan egindakoa gogorarazi eta aste honetan bertan milioi eta erdi euro hartuko dituztela esan zuen Gorroñok, “Astrako eraikina berreskuratzen hasteko”. Euskal Herrian erreferente izango diren bi eraikin egin gura ditu Bilduk. “Ekodiseinua landuko duen goi mailako zentroa eta energia berriztagarrietan espezializatutako lanbide heziketarako ikastegia”.
Enpresa haztegia be badu Bilduk egin beharreko egitasmoen artean, eta Ibarrako enpresa parkea martxan jartzearen beharrizana be aipatu zuen Gorroñok, lanpostuak sortzeko, “berton gura dugulako lan eggin eta bizi”. Hala, Gernikak eskualdeko ekonomia hazteko motorea izan behar duela aipatu zuen. Industria ondo joanez gero, merkataritza, ostalaritza eta turismoa be ondo joango delako, Gorroñoren esanetan.
Bizkaiko Batzar Nagusietarako Busturia-Uribe barrutirako hautagai Idoie Erraztik be berba egin zuen barikuan, Gernikako ekitaldian. Euskal Herriak aldaketa behar duelako, Bilduk proeiktu “anbiziotsua” dakarrela aipatu zuen Erraztik: “Errealitatea errotik aldatzea”. Baita Busturialdeak bizi duen errealitatea be. “Krisi garaian lanpostu asko galdu dira, baita krisialdiaren aurretik be, EAJk agintzen zuen garaian”.
Bilduk Busturialdean bertan erabakitako politikak gura dituela esan zuen Idoie Erraztik, eta 1998. urtean herritarren, erakundeen, elkarteen eta enpresen parte-hartzeagaz garatu eta onespenagaz onartu zuten PADAS plana aipatu zuen. “Bestelako Bizkaia bat defendatzen dugulako, oinarrizko beharrizanei aurre egiteko”, eta gizarte zerbitzuen esukal sistema jarri zuen adibide gisa. “Dirua badagoelako, baina txarto banatuta dago”.
Busturialdeak, gainera, ospitalea behar duela esan zuen, “heekin, 24 orduko larrialdi zerbitzuekin, espezialistekin, pediatria zerbitzuagaz…”. Eta horren alde borrokatzeko konprosmisoa hartu du Bilduk.
Beraz, esan zutenez, demokraziaren aldeko hautua egin du Bilduk, “eta herritarrei emon gura die erabakitzeko ahalmen osoa”. Demokrazia parte-hartzailea baita Bilduren apustua.
Azpiegiturak, garraio publikoa, hondartzak, Bermeotik Bakiora doan errepidea, bidegorriak, Urdaibaiko erreketako amarreak, eskualde mailako kirol azpiegiturak, lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreak berpizteko beharrizana… eta beste be izan zituen hizpide barikuan Bermeoko udaletrako hautagai Josu Unanuek. Haren berbek itzi zuten barikuko ekitaldia, maiatzaren 22an aldaketa politikoa emongo dela aipatuz.