Bilduren aurkezpen afaria egingo dute zapatuan Muxikan
Zapatuan, Muxikako Bilduk afaria egingo du zerrendakideak aurkezteko. Afaria, Ariatza auzoko eskolan izango da eta 21:00etan hasiko da. Izena emoteko, Galtzada tabernara gerturatu beharko dute interesatuek.
Aitor Goldaraz alkategaiak, Maider Oar-Artetak, Javier Alzolak, Fernando Pereak, Zaioa Loizagak, Maria Ainoa Uribek, Maria Begoña Gabikaetxebarriak, Juan Luis Muniozgurenek, Igor Juan Achicallendek, Ibon Gogenolak eta Pedro Hernanik osatzen dute udal zerrenda.