Osasun eta elikadura tailerra antolatu dute Morgako herritarrentzat
Morgako Udalak osasunagaz eta elikaduragaz erlazionatutako ikastaroa entolatu du herriko biztanleei zuzenduta. Tailerrean parte hartu gura dutenek, hilaren 9a baino lehenago emon beharko dute izena Udaletxean. Azaldu dutenez, hilaren 13an, 20an eta 27a...
Morgako Udalak osasunagaz eta elikaduragaz erlazionatutako ikastaroa entolatu du herriko biztanleei zuzenduta. Tailerrean parte hartu gura dutenek, hilaren 9a baino lehenago emon beharko dute izena Udaletxean. Azaldu dutenez, hilaren 13an, 20an eta 27an emongo dituzte eskolak. 18:00etatik 20:30era bitartean emongo dituzte azalpenak Itsasmendikoiko ordezkariek.
Ikastaroagaz, elikadurak norbanakoen osasunean duen garrantzia nabarmendu gura dute. Izan be, “bizi kalitate” onena lortzeko bidean, elikadura “ezinbestekoa” dela uste dute.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, “ikastaro teorikoa izango da, baina teoria hori praktikara eroateko azalpenak emongo dituzte Itsasmendikoek”. Besteak beste, Elikadura osasuntsua, elikadura beharrizanak eta elikagai taldeak izango dituzte hizpide.
Bestalde, elikadura jasangarriaren bidean pausoak emoteko, bertoko produktuen kontsumoa bultzatzeko beharrizana nabarmenduko dute.
Ikastaroan parte-hartzen dutenek, Itsasmendiko elkarteak sinatutako ziurtagiria jasoko dute.