Mendatarrek Biasteriko upeltegi bat bisitatuko dute zapatuan
Mendatako Udalak herritarrentzako bidaia antolatu du Arabara. Bidaia horren baitan, Biasteriko upeltegi bat bisitatuko dute eta Bastida herria ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte-hartzen dutenek. Izena emoteko azkenengo eguna bihar izango da...
Mendatako Udalak herritarrentzako bidaia antolatu du Arabara. Bidaia horren baitan, Biasteriko upeltegi bat bisitatuko dute eta Bastida herria ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte-hartzen dutenek.
Izena emoteko azkenengo eguna bihar izango da eta bost euro ordaindu behar dituzte Arabara joan gura dutenek. Elexalde auzoko Idatze Etxean, edota 94- 625.72.04 telefonoan emon behar da izena.
Irteera 09:00etan izango da Elexalde auzotik eta 13:00ak aldera Biasteriko Palacio upeltegia bisitatuko dute mendatarrek. Bertan, “ardo dastaketa” baten parte-hartzeko aukera izango dela jakinarazi dute.
Dastaketa amaitutakoan, bazkaltzeko momentua izango da. 14:30ak aldera, Biasteriko Marixa jatetxean jango dute. Bukatzeko, arratsaldean, Bastida herria bisitatzeko denbora librea izango dute izena emoten dutenek.
Itzulerako bidaia 19:00ak aldera izango da eta 21:00etan Mendatara heltzea espero dute. Eguraldi txarra egiten badu, itzulerako bidaia lehenago egiteko aukera izango litzateke.