Doako wifi zerbitzua jarriko dute herriko lau zonaldetan
Ibarrangeluko Udalak doako wifi zerbitzua jarriko du herriko lau lekutan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, zein Akordako eta Laidako «gune beltzetan» jarriko dute wifia hasiera baten. Akordan eta Laidan, esaterako, te...
Ibarrangeluko Udalak doako wifi zerbitzua jarriko du herriko lau lekutan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, zein Akordako eta Laidako «gune beltzetan» jarriko dute wifia hasiera baten. Akordan eta Laidan, esaterako, telefono sareak ez du internetera konektatzeko aukerarik emoten eta arazo horri irtenbidea emoteko helburuagaz, wifia jarriko dute.
Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, bestalde, internet zerbitzua eskeiniko dute herritarrek zein bidaiariek erabiltzeko asmoagaz. Lau gune horietan wifia jartzeko, 50.000 euro bideratu ditu Udalak eta uda hasieran, zerbitzua martxan izatea espero dute.
Kable gabeko internet zerbitzua, ordenagailu edo sakeleko bidez erabiltzeko aukera izango da. Haisiera baten, udaletxeko webgunera bideratuko ditu erabiltzaileak, baina ostean, askatasunez nabigatzeko aukera izango dute.
Halanda be, iragazkiak jarriko dituzte zerbitzuaren erabilera okerra ekiditeko. Espainiako Telekomunikazio Batzordeak zehaztutako araudiak dioen bezala, “256/64kbps abiaduran” nabigatzeko aukera izango da.