Giza Eskubideen aldeko deia egin du Gernikazarrak
Berradiskidetzearen eta Bakearen aldeko Gernika Saria hartu du Gernikazarra Historia Taldeak gaur eguerdian. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian egin duten sari banaketa ekitaldian Gernika-Lumo bonbardatu zutela gaur 74 urte betetzen direla izan dute gogoan. Saria hartzean, gainera, giza eskubideen, kulturaren eta ideia askatasunaren alde egiteko deia egin du Gernikazarrak. Pforzheimgo alkate Alexander Uhligen eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren eskutik hartu dute saria. Historia Taldea sortu zela mende laurdena bete da aurten, eta 25 urte horietan Gernika-Lumoko historia, bonbardaketaren gertakariak eta oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lana aitortu gura izan diote Gernikazarrari. Nazioarte mailan bakearen eta berradiskidetzearen alde lan egiteagatik, barriz, Sinn Feineko lider Gerry Adams saritu dute aurten. Adamsek berak, baina, ezin izan du gaurkoan Gernika-Lumon izan. ‘Gernika sutan’, iluntzean Ekitaldiz beteriko eguna izan ohi da bonbardaketaren urteurrenarena. Gaurkoan be, agenda betea izango da, gauera bitartean. Gernika Sariak banatu dituzte eguerdian; aurretik, lore eskaintzaegin du Gernikazarra taldeak George Steerren bustoaren aurrean. Zallo hilerrian, urtero legez, bonbardaketan hildako guztien aldeko meza emon eta ekitaldia egingo dute. Iluntzean, Gernika sutan herri antzezlana izango da, Merkurio iturrian hasita. 21:30ean, herriko kaleak zeharkatuko ditu kandelen manifestazio isilak. 15:45. Sirena deia Pasealekuan. 16:30. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza, Zallo hilerrian. 18:00. Jon Iturrarte artistaren Gernika [...]
Berradiskidetzearen eta Bakearen aldeko Gernika Saria hartu du Gernikazarra Historia Taldeak gaur eguerdian. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian egin duten sari banaketa ekitaldian Gernika-Lumo bonbardatu zutela gaur 74 urte betetzen direla izan dute gogoan. Saria hartzean, gainera, giza eskubideen, kulturaren eta ideia askatasunaren alde egiteko deia egin du Gernikazarrak. Pforzheimgo alkate Alexander Uhligen eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren eskutik hartu dute saria. Historia Taldea sortu zela mende laurdena bete da aurten, eta 25 urte horietan Gernika-Lumoko historia, bonbardaketaren gertakariak eta oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lana aitortu gura izan diote Gernikazarrari.
Nazioarte mailan bakearen eta berradiskidetzearen alde lan egiteagatik, barriz, Sinn Feineko lider Gerry Adams saritu dute aurten. Adamsek berak, baina, ezin izan du gaurkoan Gernika-Lumon izan.
‘Gernika sutan’, iluntzean
Ekitaldiz beteriko eguna izan ohi da bonbardaketaren urteurrenarena. Gaurkoan be, agenda betea izango da, gauera bitartean. Gernika Sariak banatu dituzte eguerdian; aurretik, lore eskaintzaegin du Gernikazarra taldeak George Steerren bustoaren aurrean.
Zallo hilerrian, urtero legez, bonbardaketan hildako guztien aldeko meza emon eta ekitaldia egingo dute. Iluntzean, Gernika sutan herri antzezlana izango da, Merkurio iturrian hasita. 21:30ean, herriko kaleak zeharkatuko ditu kandelen manifestazio isilak.
- 15:45. Sirena deia Pasealekuan.
- 16:30. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza, Zallo hilerrian.
- 18:00. Jon Iturrarte artistaren Gernika dokumentalaren emanaldia, Elai-Alai aretoan.
- 20:00. Gernika sutan herri antzezlana. Merkurio iturrian.