Alderdien arteko hausturak albo batera uzteko eskatu du Luis Iriondok
1937ko apirilaren 26an hil zirenen omenezko hileta elizkizunaren testuinguruan, bonbardaketaren lekuko Luis Iriondok batasunaren aldeko deia egin die alderdi politikoei, bakeranzko pausoak modu horretan baino ezin daitezkeela emon azalduta. Gernikarrar...
1937ko apirilaren 26an hil zirenen omenezko hileta elizkizunaren testuinguruan, bonbardaketaren lekuko Luis Iriondok batasunaren aldeko deia egin die alderdi politikoei, bakeranzko pausoak modu horretan baino ezin daitezkeela emon azalduta. Gernikarraren berbatan, estatuena ez ezik, herritar den-denon erantzukizuna da bakea lortzea. Duela 74 urte bizi izandakoa gogora ekarrita, gerretako biktimak herritarrak izan ohi direla esan du Iriondok.
Hainbat lagun batu dira Zallo hilerrian, beste urte batez, bonbardaketan hildakoei ohore egiteko. Jose Antonio Uriarte Itxasok gidatutako ekitaldian hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu dute, bonbardaketaren lekukoekin eta herritar ugarirekin batera. Han izan dira, besteak beste, Jose Mari Gorroño alkatea Ana Madariaga Batzar Nagusietako presidentea, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gernika-Lumoko Udaleko Aralarreko, EAJko eta ezker abertzaleko zinegotziak, Josune Ariztondo Kultura diputatua, Juan Maria Atutxa, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, ospitale militarrean hildako presoen senideak, Gernikazarrako kideak, Gernika Euskal-Alemaniar Kultur Elkarteko kideak, Gernika Gogoratuzeko kideak eta Gernikako Bakearen Museoko arduradunak. Alemaniako Gobernuko eta Pforzheimgo eta Boiseko udaletako ordezkariek be ez dute hitzordura hutsik egin, ezta George Steerek be ez.