Olatu berdeak ‘busti’ du Gernika-Lumo, Aberri Egunean
Milaka independentista batu dira gaur Gernika-Lumon, Aberri Egunean. Independentistak Sareak egindako deialdiari erantzunez, jende uholdeak hartu du herria, 12:30ak aldera hasi den martxa erraldoian. “Independentziaren aldeko indarra erakusteko” balio behar du gaurko Aberri Egunak, Independentista Sareko kide Txutxi Ariznabarretak esan duenez. Aberri Eguna inpedendentista guztien eguna izan behar da, “eta hori ulertu egin dute euskal herritarrek”, Ariznabarretaren esanetan. Izan be, “milaka eta milaka” izan dira Gernika-Lumon eta Baigorrin batu diren independentistak. “Herri honek nazioa izateko eskubidea duelako”. Independentziaren bidean “lanean” ari da Sarea, “burujabetza erakusteko Euskal Herrian, estutuan eta munduan”. Bide horretan, Aberri Egunaren antolatzaileek diotenez, mundu zabalean hedatu den “olatu independentistan” sartu behar da Euskal Herria”. Bi ekitaldi, taupada bakarra Baigorrin ospatzen ari diren Nafarroaren Eguna be gogoan izan dute Aberri Egunaren antolatzaileek, bi ekitaldi egiten ari diren arren, “taupada bakarra” dela adieraziz. Baigorrirekin zuzeneko konexioa be egin dute Gernika-Lumoko Pasealekutik. Independentistak Sareko kide Itziar Ituñok egin dituen adierazpenetan Nafarroaren konkista izan du gogoan, baita Gernika-Lumoren bonbardaketa be. “Gure herria zatitu gura izan dute, baina herria bat da”. Hala, euskal herritarrek iragana ez dutela ahaztuko adierazi du, “ahazten duen herria hilik dagoelako, eta gu bizirik gaude”. Iragana aldatu ezin delako, “geroa askatasunean” eraiki behar dela esan du. “Gure herriak [...]
Milaka independentista batu dira gaur Gernika-Lumon, Aberri Egunean. Independentistak Sareak egindako deialdiari erantzunez, jende uholdeak hartu du herria, 12:30ak aldera hasi den martxa erraldoian. “Independentziaren aldeko indarra erakusteko” balio behar du gaurko Aberri Egunak, Independentista Sareko kide Txutxi Ariznabarretak esan duenez.
Aberri Eguna inpedendentista guztien eguna izan behar da, “eta hori ulertu egin dute euskal herritarrek”, Ariznabarretaren esanetan. Izan be, “milaka eta milaka” izan dira Gernika-Lumon eta Baigorrin batu diren independentistak. “Herri honek nazioa izateko eskubidea duelako”.
Independentziaren bidean “lanean” ari da Sarea, “burujabetza erakusteko Euskal Herrian, estutuan eta munduan”. Bide horretan, Aberri Egunaren antolatzaileek diotenez, mundu zabalean hedatu den “olatu independentistan” sartu behar da Euskal Herria”.
Bi ekitaldi, taupada bakarra
Baigorrin ospatzen ari diren Nafarroaren Eguna be gogoan izan dute Aberri Egunaren antolatzaileek, bi ekitaldi egiten ari diren arren, “taupada bakarra” dela adieraziz. Baigorrirekin zuzeneko konexioa be egin dute Gernika-Lumoko Pasealekutik. Independentistak Sareko kide Itziar Ituñok egin dituen adierazpenetan Nafarroaren konkista izan du gogoan, baita Gernika-Lumoren bonbardaketa be. “Gure herria zatitu gura izan dute, baina herria bat da”. Hala, euskal herritarrek iragana ez dutela ahaztuko adierazi du, “ahazten duen herria hilik dagoelako, eta gu bizirik gaude”.
Iragana aldatu ezin delako, “geroa askatasunean” eraiki behar dela esan du. “Gure herriak librea behar du izan, inposaketarik barik, aske bizi gura dugu”. Benetako askatasuna eta bakea, gainera, independentziaren bidetik helduko dela aipatu du Ituñok.
Independentziari “argi berdea” emonez, “euskal nazioa onartu eta errespetatu behar dutela” esan du. Horregatik, beste urtebetez, galdera bera luzatu gura izan diete Espainiar eta Frantziar estatuei: “Prest al zaudete euskal herritarrek erabakitzen dutena onartzeko”. Iaz erantzunik ez zutela izan esan du ituñok, “baina aurten ez gara erantzunaren zain geratuko, gure etorkizuna guk irabazi behar dugulako”.
2012an Iruñean
Maialen Lujanbio eta Xabier Amuriza bertsolariek be parte hartu dute ekitaldian baita Rafa Rueda eta Jon Enbeita kantariek be, azken horiek Independentistak Sarearentzat egindako kanta eskainiz.
Sareko kide den Maite Aristegik, bestalde, datorren urtea “garrantzitsua izango dela” aipatu du, eta Nafarroa indarrez konkistatu zutela 500 urte beteko diren horretan Aberri Eguna Iruñean egingo dela gogorarazi du. “Hara be, ahalik eta olatu berderik erraldoiena eroan gura dugu”.
ARGAZKIAK