Umearen bisa lortzeko arazoak dituztela esan du Fernandez del Camporen familiak
Boli Kostatik noiz aterako zain dago Aitor Fernandez del Camporen sendia, baina semearen baimena lortzeko arzoak dituztela esan du haren arreba Amaia Fernandez del Campok. “Administrazio bulego ezberdinetara joan da nire neba, umearentzat herrial...
Boli Kostatik noiz aterako zain dago Aitor Fernandez del Camporen sendia, baina semearen baimena lortzeko arzoak dituztela esan du haren arreba Amaia Fernandez del Campok. “Administrazio bulego ezberdinetara joan da nire neba, umearentzat herrialdetik ateratzeko baimena eskatzen, baina ezinezkoa zaio. Komisaldegi guztiak, bulego guztiak kiskalita daude”, dio arrebak. Bere nebak eta nebaren emazteak badute bidaiatzeko baimena, baina umeak ez.
Bitartean, hotel batean daude hirurak, Frantziako hainbat kazetarirekin batera. “Hotel hori Frantziako militarrek zaintzen dute”. Izan be, Boli Kostan giroa “gaiztotu” egin dela salatu du Amaia Fernandez del Campok. “Nebarekin kontaktoan jarri nintzen atzo gabaz eta azal zuria dutenak, Baule etniakoak eta Jala etniakoak erretzen ari direla esan zidan”, azaldu du kezkatuta. “Nire neba zuria da, eta haren emaztea Baule etniakoa da”. Kazetariei entzunda omen dakite hori, eta Baule etniakoak bizi ziren herrixka erre egin dutela entzun dute. “Nire koinataren familiakoak be erre eta hil egin dituztela uste du nire nebak”.
Kezkatuta, baina atzo baino lasaiago daudela dio Amaia Fernandez del Campok. “Jaurlaritzako Andoni Ganboarekin hitz egin dut, eta nire neba eta bere familia hotelean denbora gehiago geratzeko arazorik ez dela egongo esan dit”. Dena den, ez da ziurra.