Jon Artiñanok eta Joseba Batizek irabazi dute aratusteetako argazki lehiaketa
Jon Artiñano (ezkerretik bigarrena) eta Joseba Batiz (eskumatik bigarrena) izan dira aratusteetako argazki lehiaketako irabazleak. Argazki sorta onenaren saria jaso du Batizek eta Artiñanok, ostera, argazki onenaren saria. Irabazleek 150 euroko sari ...
Jon Artiñano (ezkerretik bigarrena) eta Joseba Batiz (eskumatik bigarrena) izan dira aratusteetako argazki lehiaketako irabazleak. Argazki sorta onenaren saria jaso du Batizek eta Artiñanok, ostera, argazki onenaren saria. Irabazleek 150 euroko sari bana jaso dute, Unai Rementeria herriko alkatearen eskutik.«Datozen urteetan tankera honetako lehiaketak antolatzen jarraituko» dutela aipatu du alkateak; izan be, «Mundakako kultura sustatzen laguntzen dute»