Abian da Andra Mariak iragartzeko kartel lehiaketa
Martxan da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu gura duenak ekainaren 17ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Jai Batzordeak jarri dute martxan 2011 Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa. Parte-hartzaileek ekainaren 17a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Gizarte eta Kultura Etxean. Lanok egilearen izena jarri barik eta izenburuagaz aurkeztu beharko dira. Gutun-azal itxi batean, aldiz, egilearen izena aurkeztu beharko dute. Gehienez be, egile bakoitzak lan bi aurkeztu ahal izango ditu; eta, beti be, lanak originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dira. Gehienez, bakoitzak lan bi Lehiaketara aurkezten diren karteletan honako testua idatzita agertu beharko da: Bermeoko jaiak 2011. Irailaren 7tik 16ra. Gainera, derrigorrez 50 x 70 zentimetroko neurriak izan beharko dituzte kartelek. Gura den beste kolore eta teknika erabili ahalko dira, baina, beti be, euskarri bati lotuta aurkeztu beharko dira. Parte-hartzaile guztien lanak Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai, ekainaren 20tik 26ra, bermeotarrek gustukoena bozka dezaten. Beraz, herritarren iritziak kontuan hartuko dituzte aurten be kartel irabazlea aukeratzerako orduan. Irabazle [...]
Martxan da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu gura duenak ekainaren 17ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Jai Batzordeak jarri dute martxan 2011 Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa. Parte-hartzaileek ekainaren 17a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Gizarte eta Kultura Etxean. Lanok egilearen izena jarri barik eta izenburuagaz aurkeztu beharko dira. Gutun-azal itxi batean, aldiz, egilearen izena aurkeztu beharko dute.
Gehienez be, egile bakoitzak lan bi aurkeztu ahal izango ditu; eta, beti be, lanak originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dira. Gehienez, bakoitzak lan biLehiaketara aurkezten diren karteletan honako testua idatzita agertu beharko da: Bermeoko jaiak 2011. Irailaren 7tik 16ra. Gainera, derrigorrez 50 x 70 zentimetroko neurriak izan beharko dituzte kartelek. Gura den beste kolore eta teknika erabili ahalko dira, baina, beti be, euskarri bati lotuta aurkeztu beharko dira. Parte-hartzaile guztien lanak Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai, ekainaren 20tik 26ra, bermeotarrek gustukoena bozka dezaten. Beraz, herritarren iritziak kontuan hartuko dituzte aurten be kartel irabazlea aukeratzerako orduan. Irabazle bakarra izango da eta berau 800 euroz sarituko du Udalak