Boli Kostan sortutako liskarrak direla- eta herrialde hartatik atera guran dauden Aitor Fernandez del Campo arrantzale bermeotarra, haren emazte Nina Youk eta semea Abidjandik etxetik atera ditu Frantziako armadak. Kanpamendu batean daude orain, herrialdetik urteteko zain.
Bermeotarrari eta haren familiari babesa agertzeko eta erakundeei handik atera dezaten eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, gaztearen sorterrian, Bermeon. Hainbat lagun batu dira protestara.