18 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak 2011rako
2011rako udaal aurrekontua onartu zuten atzoko osoko bilkuran, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalea udal taldearen aldeko botoei esker. Hala, Hala, 18.066.930,60 euro izango ditu Udalak aurten. Aurrekontuak, beraz, «egonkortu» egiten direla azal...
2011rako udaal aurrekontua onartu zuten atzoko osoko bilkuran, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalea udal taldearen aldeko botoei esker. Hala, Hala, 18.066.930,60 euro izango ditu Udalak aurten.
Aurrekontuak, beraz, «egonkortu» egiten direla azaldu zuen Ogasun zinegotzi Xabier Irazabalek. «Batezbeste, udal aurrekontua 18 eta 19 milioi euro artekoa izatea lortu dugu». Urte honetarako kontuak dagoeneko onartuta dituzten diru laguntzak, aurreikusitako diru sarrerak eta espero dituzten gastuak kontuan hartuta egin dituztela azaldu zuen Irazabalek. «Txaportan dagoen lursail bat saltzea espero du Udalak, eta diru sarrera hori be jaso dugu aurrekontuetan». Zergetatik eratorritako diru sarrerek, barriz, behera egingo dutela azaldu zuen zinegotziak, «baina ez aurreko urteetan beste».
2011rako aurreikusitako inbertsioen artean, azpimarragarrienak aipatu zituen Gorroñok. «Idigatik Urbietara ingurumena berreskuratzea; erdigunea berreskuratzea, San Roke kalea eta Domingo Bernaola plaza oinezkoentzat egokituz; irisgarritasuna hobetzea espaloiak egokituz; Santa Luzia auzoa urbanizatzea eta argindar kontsumoa murriztea» aurreikusten du Udalak urte honetan.
Bost milioi eur obaino gehiago udal erakunde autonomoentzat
Udal erakunde autonomoen urteko aurrekontuak be onartu zituzten atzo, 5.417.333 eurokoak, hain zuzen.
- Kultur Etxea Fundazioa: 2.147.038,79 euro.
- Udal euskaltegia. 503.577,92 euro.
- Lanbide Ekimenak. 706.417,18 euro.
- Kirol patronatua. 2.060.300 euro.