Morgako Talleri txakolindegia abuztua baino lehenago amaitu gura dute
Morgako Ibarruri auzoan eraikitzen ari diren Talleri Txakolindegiaren eraikina abuztua baino lehenago amaitu gura dute. Kepa Olabarrieta Kooperatibako lehendakariak azaldu duenez halanda be, “ez dakigu noiz zabalduko dugun txakolindegi berriaR...
Morgako Ibarruri auzoan eraikitzen ari diren Talleri Txakolindegiaren eraikina abuztua baino lehenago amaitu gura dute. Kepa Olabarrieta Kooperatibako lehendakariak azaldu duenez halanda be, “ez dakigu noiz zabalduko dugun txakolindegi berria”.
Eraikina bukatu ostean, “makineria” jarri beharko dute eta txalodindegiaren “azpiegitura guztiak” egokitu beharko dituzte. Horregatik, datorren denboraldiko txakolina izango da Morgako eraikinean ekoiztuko duten lehenengoa.
Olabarrieta, pozarren azaldu da Talleriko lanak “aurreikusi bezala” doazelako. Puntako txakolindegia “gertuago” dagoela argudiatzen du lehendakariak. Lanak amaitzen dituztenean, turismo etnologikoagaz bat egingo dute txakolindegiko arduradunek. “Txakolinak fama handia hartu du azken urteetan eta turismo etnologikoak aukera handiak emon ditzake” argudiatzen du Olabarrietak.
Kooperatibakoen lehenengo txakolina
Txakolindegiaren eraikina prest egon ez arren, Kooperatibako hamasei kideek Talleri txakolindegiaren lehenengo ardoa aurkeztu zuten herenegun Bilbon.
Olabarrietak jakinarazi bezala, “TX Bitxia txakolinaren 20.000 botila jarri ditugu salgai”. Dioenez, freskotasun handiko txakolina da eta “zapore zein usain” gozokoa. Morgako txakolindegira doazenean, ekoizleek txakolinaren kalitatea hobetu gura dute ikerketen bitartez.