Malta etxea adreliuz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz
Goizetik hasita, Malta etxea adreiluz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz. Gizarte Ongizaterako zinegotzi Begoña Landak azaldu duenez, “barikuan adostasunera heldu ginen han bizi ziren zortzi lagunekin, eta astelehenean etxea hutsik utziko zute...
Goizetik hasita, Malta etxea adreiluz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz. Gizarte Ongizaterako zinegotzi Begoña Landak azaldu duenez, “barikuan adostasunera heldu ginen han bizi ziren zortzi lagunekin, eta astelehenean etxea hutsik utziko zutela hitz eman zuten”. Hala, gaur goizean hara joan dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa, “eta hango bizilagunek handik atera direla ikusita etxea adreiluz tapatzen hasi dira”.Ertzaintza eta Udaltzaingoa han dira, lanak amaitu bitartean “arazorik sor ez dadin”, Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dutenez.
Erabaki hori Udalak hartu duela esan du Landak, “etxe horretara beste inor sar ez dadin eta horri aurre hartzeko”. Etxebizitza hori pribatua da, eta orain jabeak erabaki beharko du zer egin.