Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Bermeotik sei miliara
Itsas Salbamenduko kideek Bermeotik sei miliara gorpu bat aurkitu dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlarizako Herrizaingo Sailak esan duenez. Zierbena inguruan itsasoan ostegunean hiru lagun desagertu ziren, eta Jaurlaritzak dio haietako bat izan dait...
Itsas Salbamenduko kideek Bermeotik sei miliara gorpu bat aurkitu dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlarizako Herrizaingo Sailak esan duenez. Zierbena inguruan itsasoan ostegunean hiru lagun desagertu ziren, eta Jaurlaritzak dio haietako bat izan daitekeela gaur itsasoan aurkitutakoa. Hirurak laurden gutxian topatu dute.
Ostegun arratsaldeko bost eta erdiak aldera Zierbenako portutik arrantzara atera zen Zirri zazpi metroko ontzia, bost lagunekin, eta irauli egin zen, ustez haize ufaden ondorioz. Bi kide ostiral goizean onik aurkitu zituzten: 12 urteko mutil bat eta 52 urteko gizonezko bat — J.M.B.—.
Txalupa Zierbernatik hamarren bat milia iparraldera topatu zuten, eta buelta emanda zen ontziaren gainean zeuden umea eta heldu hura, hipotermia zantzuekin. Desagertuta dauden hiruetako bi Bilbokoak dira —49 eta 51 urtekoak—- eta bestea Erandiokoa -66 urtekoa—.
Ostegunetik Itsas Salbamendua, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta Guardia Zibila ari dira bilatze lanetan, itsasontziekin eta helikopteroekin.