Mundakako Agenda 21aren baitako proiektuen %84 garatuta daudela esan du Udalak
Tokiko Agenda 21eko foroak orain arte egindako lanaren balorazio baikorra egin du. Hala emon du jakitera Mundakako Udalak, Agenda 21aren baitan aurreikusitako 49 proiektuen %84 beteta daudela zehaztuta. Datu horiek eskuetan, orain arteko beharrari segi...
Tokiko Agenda 21eko foroak orain arte egindako lanaren balorazio baikorra egin du. Hala emon du jakitera Mundakako Udalak, Agenda 21aren baitan aurreikusitako 49 proiektuen %84 beteta daudela zehaztuta. Datu horiek eskuetan, orain arteko beharrari segida emongo dion plan barria egitea da asmoa.
2010. urtearen amaieran hasi zuten ebaluazio azterketa, tokiko agenda 21eko planak bost urteko bidea zeukanean. Horretarako, hirigintza, ingurumen eta gizarte arloak kontuan hartzen dituzten sei ildo estrategikoak banan-banan ikuskatu zituzten. Zehazki, %43 dira sozioekonomikoak, %39 ingurumen arlokoak eta %18 lurraldeari dagozkionak.
Proiektuen %84 beteta egoteaz gain, %8a hasita edo horien izapideak hastear daudela jakinarazi du Udalak. Beste %6 aurreikusitako proiektuek osatzen dute eta %2a da oraindik aurreikusi gabe daudenena. Proiektuetako bat baino ez dago kasu horretan.
Udalaren arabera, «jasangarritasunaren ildotik lan egiteko borondatea egiaztatzen» dute datu horiek.