Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak eta Gernika-Lumoko Udalak gaur sinatu duten akordioari esker, Ertzaintzaren TETRA kominikazio zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek ere. Era berean, Trafiko Zuzendaritzaren datu basea be kontsultatu ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek. Hala, bi polizien arteko elkarlana eta koordinazioa hobetuz, herrian “segurtasuna hobetu” daitekeela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Aresek. Aurrerantzean, beraz, Ertzaintzaren datu basea erabili ahal izango dute udaltzainek bai norbanakoak zein autoen matrikulak identifikatzeko. “Orain arte telefonoz egiten zituen Udaltzaingoak kontsulta horiek, eta orain ordenagailtik egin dezakete, datu basean zuzenean sartuz”. Horrek polizien lana “eraginkorragoa” egingo duela uste du sailburuak. Gernika, hiri “segurua” Dena den, Gernika-Lumo hiri “segurua” dela aipatu du Aresek gaurko prentsaurrekoan. “Gernika-Lumoko Udaltzaingoaren komisaldegiko datuak kontuan hartuz gero, delinkuentzia kasuak %12an gutxitu ziren 2010ean”. 2009an 821 kasu eman zirela aipatu du, eta iaz 700 izan zirela nabarmendu du. “Hutsegiteak albo batera utzi eta delituen kasuak hartuz gero be, datuek beheranzko joera dutela esan daiteke. Izan be, 2009an 426 kasu eman ziren bitartean 2010ean 326 izan ziren”. Herrian segurtasuna hobetzeko Gaur sinatu duten akordioak Udaltzaingoen buruaren eta komisaldegiko nagusiaren arteko harremana zuzenagoa izatea be badu helburu, Aresek berak aipatu duenez. Era berean, akordioak Udalaren eta polizien arteko harremana sendotzea [...]