640.000 euroko aurrekontua onartu du Morgako Udalbatzak
Morgako Udalak aurtengo udal aurrekontua onartu du. Ohar bidez jakinarazi dutenez, “640.000 euroko aurrekontua” onartu dute behin-behinean. Iazkoagaz alderatuz gero, aurten %6 inguru murriztu behar izan dute. Krisi garaian herriko beharri...
Morgako Udalak aurtengo udal aurrekontua onartu du. Ohar bidez jakinarazi dutenez, “640.000 euroko aurrekontua” onartu dute behin-behinean. Iazkoagaz alderatuz gero, aurten %6 inguru murriztu behar izan dute. Krisi garaian herriko beharrizanei modu eraginkorrean aurre egiteko, aurrekontua murriztu behar izan dutela argudiatzen dute Udaletik.
Aurrekontua txikiagoa izan arren, aurtengo kontuek ez dute herriko zerbitzuen kalitatean eragingo udalaren ustez. Inbertsioak txikiagoa izango dira, baina “herritarren beharrizanei erantzuten” jarraituko dute. Ildo horretatik, Morgako familien ekonomiari laguntzeko asmoagaz, udalak ez ditu udal-zergak igoko.
Proiekturik garrantzitsuena, Meakaur auzoan dagoen pilotalekuaren egokitzapena izango da. Azaldu dutenagatik, frontoiko hormak eta lurzoarua “egoera txarrean” daude eta egokitzapena egitea ezinbestekoa da. Bestalde, frontoi ingurua be egokituko dute. Lan horiek aurrera eramateko 340.675 euroko aurrekontua izango dute.
Morgakoene auzoan be hobekuntzak egingo dituzte. Argiztapen publikoa aldatuko dute bertatik ibiltzen direnen segurtasuna hobetzeko. Horretarako, 70.000 euro inguru bideratu dituzte.
Amaitzeko, Izabale, Meaka eta Oñarte auzoetan be hobekuntzak egin gura dituzte.