‘Felipe Ruano’ atunontzia bahitzen saiatu dira, hirugarrenez urtebetean
Bermeoko Felipe Ruano atunontzia erasotzen saiatu dira gaur goizean, zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Indiako Ozeanoan gertatu da eraso saiakera, eta urtebeteko epean hirugarrenez saiatu dira itsasontzi hori erasotzen. Piraten bi ontzi txik...
Bermeoko Felipe Ruano atunontzia erasotzen saiatu dira gaur goizean, zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Indiako Ozeanoan gertatu da eraso saiakera, eta urtebeteko epean hirugarrenez saiatu dira itsasontzi hori erasotzen. Piraten bi ontzi txiki hurbildu zaizkio goizean atunontziari, eta segurtasun protokoloa jarri dute martxan. Piratengandik aldentzen saiatzeaz gain, segurtasun enpresakoek tiroak bota dituzte airera, piratak beldurtu asmoz.
Bi eraso iaz
Bermeoko PEVASA enpresako atunontzi hori erasotzen saiatu ziren piratak iaz, bi aldiz. Martxoan izan zen lehen saiakera, eta ontziak ordubetez izan zituen piratak segika. Urrian ere berriro erasotzen saiatu ziren piratak, hegaluzea arrantzatzeko sarea itsasoan botata zutela; horregatik, urrunean piraten ontzi bat ikusi zuten arrene zin izan zuten ihesean atera. Felipe Ruano ontziaan dauden segurtasun pribatuko langileek tiroak bota zituzten airera, “piratak beldurtzeko asmoz”, orduan berri agentziek zabaldu zutenez.