Tortura gaitzetsi eta atxilotuen salaketak ikertzeko eskatu zuen atzo Gernika-Lumoko udalbatzak. Bi mozio aurkeztu zituzten torturaren aurkakoak, eta biak onartu zituzten. Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak alkarregaz aurkeztutako mozioak lau puntu zituen, eta horietan gatazkaren konponketaren bidean «urratsak emoteko» eskatzen zieten Espainiako zein Franztiako gobernuei, «politika errepresiboa alboratuz eta demokrazia eskenatoki batera heltzeko». Era berean, konponbide demokratikoa ahalbidetuko duen prozesu baten alde lanean jarraitzeko «atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa» dela zioen mozio horrek. Hala, tortura kasuak ikertzeko eskatu diete Justizia Ministerioari eta Eusko Legebiltzarrari. «Tortura kasuak argituko dituen ikerketa sakona eta egiaztagarria» eskatu zuten bi mozioekin, «atxilotutako pertsonen eskubideen defentsa bermatzeko eta funtzionario publikoen eskutik eratorritako edozein erantzukizun argitzeko». Azkenik, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) nazioarte mailan giza eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakunderen babesagaz zehaztu duen torturaren kontrako dekalogoagaz bat egin eta berau aplikatzeko eskatu zien udalbatzak dagokien erakundeei. Aralarrek berea Ezker Abertzalearen eta Eusko Alkartasuneko botoekin onartu zuten bi alderdi horiek aurkeztutako mozioa. Aralarrek aurkeztutakoari, barriz, alderdi guztiek emon zioten aldeko botoa, PSEk ezik. Mozio horretan, hain zuzen, ez ziren jasotzen Ezker Abertzaleak eta EAk aurkeztutako lehenengo bi puntuak, ETAri borroka armatuagaz amai dezala eskatzen ez diotelako, Gernikako Akordioak jasotzen duen legez. Mozioak Gernikako Akordioagaz zerikusirik ez zuela [...]
Bermeoko Udalaren baitako Beruala elkartearen eta Ibarretas XXL promotore pribatuaren arteko desadostasunek aurrera darraite. Oraingoan, borroka judizial horren ondorioz zenbait lan geratu behar izan dituzte, joan den astean epaitegiak egoera ezberdina deskribatzen zuten autoak emon ondoren. Batetik, idazkari judizialak San Martin auzoko Babeseko Etxeetako lanak geratzea agindu zuen, hilaren 23ko autoan. Hain zuzen, eraikinaren beheko solairuko eta teilatuko lanak geratzea agintzen zuen autoak. Bestetik, ostera, epaitegi bereko epaileak beste bi auto idatzi zituen egun bi lehenago, idazkariarenak zioenari kontrajarriz. Izan be, epailearen autoaren arabera, ez dira auzi-jartzaile bezala onartu etxebizitza tasatuen erosleak, «auziaren emaitzan legezko interesak eta interes zuzenak izatea ez egiaztatzearren». Beste autoak, aldiz, Berualak orain arte aurrera eroandako jarduerak «egokiak» izan direla dio. Horregatik, auto horren arabera, Berualak ez lituzke isun hertsatzaileak ordaindu beharko eta errekurtso horren kostuak Ibarretas XXI elkarteak ordaindu beharko lituzke. Horren aurrean, «harrituta» agertu dira Berualakoak, idazkari judizialaren autoak epaileak agindutakoaren kontrakoa zioelako. Hori dela eta, Berualak azken auto horren aurkako helegitea aurkeztu du. Era berean, etxebizitzen erosleek be errekurtsoa jarriko dute. Gainontzeko lanak, aurrera Idazkariaren autoari jaramon eginez, teilatuko eta beheko solairuko lanak bertan behera laga ditu, momentuz, Berualak. Gainontzeko lanek, ostera, aurrera darraite, «inork ez baitu kontrakoa adierazi», Berualakoen esanetan. Babes Ofizialeko [...]
Morgako Ibarruri auzoan eraikitzen ari diren Talleri Txakolindegiaren eraikina abuztua baino lehenago amaitu gura dute. Kepa Olabarrieta Kooperatibako lehendakariak azaldu duenez halanda be, “ez dakigu noiz zabalduko dugun txakolindegi berriaR...
Bermeoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herriko erraldoien konpartsagaz eta Alkartasuna dantza taldeagaz. Hitzarmena sinatuta, dantza taldeak egun jakin batzuetan dantzan egin behar izango du herrian. Besteak beste, aratusteetan, Arrain Azokan,...
Ortube Udalaren itsasontziari gizarte erabilera emotekotan, Bermeoko Udalak eta sortu barri duten Ortube Barri elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Urdanetakoak Fundazioak eta Bermeoko Udalak osatzen dute Ortube Barri elkartea. Aipatu elkart...
2011rako udaal aurrekontua onartu zuten atzoko osoko bilkuran, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalea udal taldearen aldeko botoei esker. Hala, Hala, 18.066.930,60 euro izango ditu Udalak aurten. Aurrekontuak, beraz, «egonkortu» egiten direla azal...
Maier S. Coop Ajangizko enpresak MTC zentro teknologikoa handitzeko obrak amaitu ditu eta bihar egingo dute eraikin berriaren aurkezpena. Julen Madariaga Maier enpresako lehendakaria, “oso pozik” azaldu da. Etorkizunean enpresaren biziraupe...
Zierbenan ezbeharrean desagertutako beste gizonezko baten gorpua agertu zen atzo Bermeo parean. Hiru ziren desagertuta zeuden gizonak, eta herenegun gorpuetako bat agertu zen; atzo, berriz, bigarrena. Itsas Salbamenduak eta Ertzaintzak jakitera ema...
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek 300 euroko isuna ordaindu beharko dute “legez kanpo dagoen elkarretaratzea egiteagatik”. Isuna, Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean elkartu zirelako jarri diete. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “zenbait pankarta jarri genituen eta jai giroan geunden Ertzaintza Olabarrira gerturatu zenean”.Legez kanpo dagoen “ezer ez” dutela egin dio. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera, “lotsagarria” da Iragorriren ustez. “Olabarrian elkartu ginen lehen momentutik, auzoan duen etxebizitzatik zelatan ibili zen eta azkenean Ertzaintza bertaratu egin zen”. Madariagaren haserrea, Ertzaintzak kendu zuen “pankarta bakarrak” piztu zuen plataformako kidearen ustez. Pankarta horretan “orain urte bete alkateak kotxeagaz kolpatu zuen herriko jubilatu bat zentralaren aurka elkartzeagatik” jartzen zuen. Ertzaintzak, martxako parte-hartzaile gehienak pasa zirenean kendu zuen pankarta. Iragorrik dioenez, “alkateak handikeriaz jokatu du beste behin”. Gura duena egiten duela eta plataformakoak “zirikatzen” dabilela uste dute kideek. “Halanda be, ez gara alkatearen jokoan eroriko” dio. Orain arte bezala, beraien aldarrikapenak zabaltzen jarraituko dute “modu baketsuan”. Alkateari “min emoteko” modu bakarra hori dela uste dute. Iragorriren hitzetan, “sarritan babes barik sentitzen gara alkatearen aurrean, baina Biomasa zentrala Olabarrin ez eraikitzeko lanean jarraituko dugu”. “Bide onetik” doazela pentsatzen dute. Zur eta Lur Goizean goiz hamaiketakoa egin zuten eta txirrindulariak Olabarritik pasatzen hasi zirenean [...]
Itsas Salbamenduko kideek Bermeotik sei miliara gorpu bat aurkitu dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlarizako Herrizaingo Sailak esan duenez. Zierbena inguruan itsasoan ostegunean hiru lagun desagertu ziren, eta Jaurlaritzak dio haietako bat izan dait...
Goizetik hasita, Malta etxea adreiluz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz. Gizarte Ongizaterako zinegotzi Begoña Landak azaldu duenez, “barikuan adostasunera heldu ginen han bizi ziren zortzi lagunekin, eta astelehenean etxea hutsik utziko zute...